Eibarko Udala

Eibartarrek doako 230.000 maskara baino gehiago eskuratu dituzte hirian jarritako vending makinetan

2020/07/02
Orbea kiroldegian dagoen vending makina.
100.000 maskara baino gehiago eskuratu dira Fermin Calbeton kaleko vending makinan. Datorren astetik aurrera, txartel elektronikoa dutenek, 0,60 euro ordaindu beharko dituzte maskarilla bakoitzeko, eta txartelik ez dutenek, berriz, euro bat ordainduko dute. Gainera, 5 unitateko paketeak salduko dira, 3 euroko prezioan txartela dutenentzat eta 5 euroan ez dutenentzat.

Miguel de los Toyos Eibarko alkateak, Carlos Abad Urkotronikeko zuzendari-gerentearekin batera, doako maskarak eskuratzeko vending makinen ekimenaren balantzea egin du gaur, osteguna, uztailak 2.

Eibarko etxeetako postontzietan txartelak banatu zirenetik, maiatzaren 15ean, orain arte, eibartarrek 230.000 maskara baino gehiago eskuratu dituzte, hau da, 4 unitateko 57.500 pakete inguru. Eta, kalkuluen arabera, vending makinek egunean 5.000 eta 6.000 maskara artean eman dituzte, eta 230 aldiz baino gehiagotan bete dituzte.

Eibarko erdigunean dagoen makina da, hain zuzen ere, Fermin Calbetonen vending puntukoa, maskararik gehien eman dituena, 100.000 maskarillako muga gaindituz. Gainerako makinak daude Kantoi eta Azitaingo gasolindegietan, Berdintasunaren Pasealekuan dagoen vending-puntuan (gaztelaniaz, "Paseo de la Igualdad"), Orbeako kiroldegian eta Eibar Kirol Elkartearen instalazioetan.

Urkotronikek emandako datuen arabera, guztira, 836 ordu eman dira proiektuan, besteak beste, berriz ontziratzeko lanak (500 ordu), txartelen programazioa (200 ordu), makinak betetzea (100 ordu) eta horien konfigurazioa (36 ordu). Gainera, 450 telefono-dei baino gehiago jaso dira, zalantzak edo kontsultak argitzeko.

Miguel de los Toyos alkatearen hitzetan, "Martxoaren 14an alarma egoera ezarri zenetik, herritarrei maskarak modu errazean eta doan eskaintzeko beharra ikusi zen, normaltasun berria iritsi arte".

Beraz, ekainaren 20an alarma-egoera amaitu zela eta normaltasun berria ezarri zela kontuan hartuta, datorren astelehenetik (uztailaren 6tik) aurrera, maskara horiek merkaturatzen hasiko dira, txartela duten pertsona guztientzat unitateko 0,60 euroko prezioan eta txartela ez dutenentzat euro bateko prezioan. Halaber, 5 unitateko paketeak salduko dira, 3 euroko prezioan txartela dutenentzat eta 5 euroko prezioan txartelik ez dutenentzat.

Eibarko alkatearen arabera, "Azken hilabeteetan jorratu dugun proiekturik garrantzitsuena izan da, eta lankidetza publiko-pribatuaren adibide argia eta ona da, gure inguruko enpresek modu solidarioan lan egin baitute". Eibarko Udalak, bere aldetik, 120.000 euro baino gehiago inbertitu ditu ekimenean, eta Urkotronikek beste kopuru garrantzitsu bat eman du.

Alkateak eskerrak eman dizkie proiektuan parte hartu duten eragile guztiei, eta, beste behin ere, "Herritarren banakako erantzukizuna" azpimarratu du. Horrez gain, eskatu du maskara erabiltzea eta distantzia sozial egokiari eustea eta higiene- eta osasun-neurriak errespetatzea.

Maskarak doan eskaintzeari utziko zaion arren, Eibarko Udaleko Gizartekintza Sailak familia ahulenei eta DSBE (Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta) jasotzen dutenei laguntzeko aukera aztertuko du, maskarak eskuratzeko gastuak neurri handi batean beteta gera daitezen.

Bestalde, Urkotronikeko Carlos Abadek "azken hilabeteetan egindako talde-lana" eskertu du, "Baita proiektu honen bidez sortutako lankidetza publiko-pribatua ere". Urkotronik, Larrevending, Azkoyen eta SD Eibar enpresek modu aktiboan lan egin dute proiektuan. Txinako Tukai enpresak ere dohaintzak eman ditu, Antxon San Miguel eibartarrari eta EIPC enpresari esker.

Erlazionatutako edukiak