Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarren aparkaleku gehiago izateko asmoan aurrera egiten jarraitzen du Udalak

'Errebal Plazia' eraikinaren -1 solairuko aparkalekuaren irudia.

'Errebal Plazia' eraikinaren -1 solairuko aparkalekuaren irudia.

2022/09/21

54 aparkaleku berri egingo dira, haietako 38 Ipuruan eta 16 Amañan, zehazki, Asola Igartzako babes ofizialeko etxebizitzen eraikinean. Horrez gain, 200 plaza ireki dira Errebalen 2021, 53 plaza berri egingo dira Legarren (dagoeneko obretan daude), eta 58 plaza berri daude egitekotan Ardantzako parkingean.

Udalak 54 aparkaleku berri jarriko ditu laster Eibarko bizilagunen eskura, horietatik 38 Ipuruan eta 16 Amaña auzoan, zehazki Asola Igartza kaleko babes ofizialeko etxebizitzen eraikinean.

Beste 38 aparkaleku, duela gutxi udal-lursailean eraikitako edifizioan daude (lehen Moja Kontzepzionisten komentuarena zen), Ipuruako futbol-zelaiaren anexoan.  Legezko eskakizunengatik, eta Errebalen 2021ean egin zen bezala, aparkaleku-plaza horiek administrazio-emakida bidez aterako dira.

Horren haritik, Jon Iraola alkateak zera adierazi du: “Nire nahia eta udal-gobernu taldearena plaza horiek salmentan ateratzea zen eta ez emakida-erregimenean, baina, tamalez, indarrean dagoen araudiak ez digu hori egiten uzten.  Nolanahi ere, plaza horiek adjudikatzeko baldintzak eta sistema Errebalgo -2 solairuko garajeetarako erabili direnen oso antzekoak izango dira; beraz, espero dut herritarren interesa Errebalerako bezain handia izatea.”

Emakidaren baldintzak aurki emango dira jakitera, interesdunek izena eman eta adjudikazio-prozesuan parte hartzeko aukera izan dezaten.  Emakidaren prezioa udal-arkitekto andreak zehaztuko du.  

Izena emateko epea ireki ondoren, eta interesdunek aparkaleku-plazak “in situ” ezagutu eta ikuskatu ahal izan ditzaten, Udalak hainbat bisita egingo ditu; egunak eta orduak aurrerago jakinaraziko dira.  

“Argi daukat 38 aparkaleku berri hauek auzoan dagoen arazoa arinduko dutela”, adierazi du alkateak.  

Asola Igartzako garaje-plazei dagokienez, aurrekoak ez bezala, salgai jarriko dira, eta adjudikazioaren baldintzak laster emango dira argitara.

Alkateak Ipuruarako eta Amañarako bi eragiketa horiek duten garrantzia azpimarratu du, izan ere, “auzo horietan aparkaleku gehiago sortu, eta Eibar oinezkoa protagonista izango den hiri bihurtzeko helburuan aurrera egiten dugu, hiri erosoagoa, atseginagoa eta eskuragarriagoa bihurtu nahi dugulako eta, era berean, atmosferarako CO2 isurketak murriztu.”

Plan hauetan azpimarratu behar da bi solairuko aparkaleku-eraikin berri bat (beheko solairua eta lehen solairua) eraikiko dela Aldatze kaleko 2. zenbakian dagoen udal-titulartasuneko lurzatian (Ardantzako babes ofizialeko etxebizitzen urbanizazioaren aurrean). Horri esker, 58 bat aparkaleku jarriko dira herritarren eskura. Proiektua idazketa-fasean dago.

Udalak, halaber, asmoa du Legarren obra garrantzitsuak egiteko San Andres Egoitzaren azpian dauden udal-jabetzako garajeak hobetzeko; lanak datorren urtean egingo lirateke, eta balioko dute auzo honetan garaje-kopuru garrantzitsu bat izateko.

Beste jarduera batzuk aparkaleku-plaza gehiago edukitzeko

Aurreko guztiari gehitu behar zaio Udalak berriki martxan jarri duena herrian aparkatzeko arazoa hobetzeko.

Hala, 2021eko udaz geroztik, 101 aparkaleku-plaza berri ditugu Errebalen, emakida-erregimenean —plaza guztiak esleitu ziren—, eta beste ehun txandakako erregimenean. Horri esker, joan den irailaren 1etik, Bidebarrieta eta San Juan kaleetako TAO sistema ezabatu da.

Gainera, eta aurtengo ekitaldirako alderdi jeltzalearekin egindako aurrekontu-akordioaren ondorioz, Udala aparkaleku berri bat egiten ari da Legarre auzoan, auzoaren sarreran, saihesbidearen sarbidean.  Jarduera horrekin bikoiztu egingo da auzoan dagoen aparkaleku-kopurua, 26 plazatik 53 plazara igaroko baitira; halaber, ingurua urbanizatuko da eta irisgarritasuna hobetu. 700.000 euroko aurrekontuarekin, obra 2022. urterako egongo da amaituta.

Gainera, eta auzoetan aparkatzeko dauden zailtasunen jakitun, Udala antzeko proiektuak aztertzen ari da Urki eta Urkizu auzoetan; horien xehetasunak proiektuak taxutu ahala ezagutuko dira.

Plan hauen berri eman ondoren, Jon Iraola alkateak hauxe esan du: “Aparkalekuen alorrean, nik neuk eta udal gobernu-taldeak oso argi ditugu martxan jarri behar ditugun helburuak eta proiektuak. Poliki-poliki goaz aurrera, proiektuz proiektu, gure xedea zein den argi izanik, eta lan garrantzitsua dugu hurrengo hilabeteetarako."