Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarrek bat egiten du 2018ko Zientziaren Astearekin

Eibarrek bat egiten du 2018ko Zientziaren Astearekin

Gorka Artola, Euskal Herriko Unibertsitateko Berrikuntza eta Transferentzia zuzendaria, eta Alberto Albistegui, Garapen Ekonomiko, Enplegu eta Berrikutza sailaren zinegotzia.

2018/10/29

Eibarrek lehen aldiz hartuko du Euskal Herriko Unibertsitateak eta Eibarko udalak antolatu duten zabalkunde zientifikoko ekitaldirik handiena; azaroaren 7tik 11ra izango da.

UPV/EHUko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astearen 18. edizioa Eibarrera dator aurten; aurretik, Bilbo, Barakaldo, Donostia eta Vitoria-Gasteiz izan dira ekitaldi garrantzitsu honen egoitza. Ekitaldia Portaleko Kultur Etxean izango da azaroaren 7tik 10era eta Coliseo Antzokian azaroaren 11ra arte.

Zientziaren Asteak publiko guztientzako jarduera ludiko eta pedagogikoz betetako egitaraua dauka, eta horien helburua da euskal gizartea eta bereziki gazte jendea zientziaren eta teknologiaren mundura erakartzea, eta gonbita egitea zientzia entzun, dastatu, behatu, usaindu, ukitu eta sentitzeko.  

Urtero, jarduerak gai desberdin batean oinarritzen dira eta, aurtengoan, batez ere “Ura eta Itsasoa” izango dira ekintzen erreferentzia.

Hala, antolatu diren jardueren artean, tailerrak egongo dira papiroflexia egiten ikasteko, besteak beste, itsasoko hondakinen arazoari buruzko dokumentalak edo ibilbide didaktikoak non ezagutuko dugun inguruko iragan bolkanikoa edo energia berriztagarriak.

Azpimarratu behar da, gainera, “Jakin eta Erein” zikloa, Eibarko Udalak antolatua eta Enrique Zuazua matematikari eibartarrak aurkeztua; aste horretan, herriko hainbat adituren hitzaldiak egongo dira, hala nola Mireya Etxaluze, astrofisikaria eta Oxfordeko ikertzailea (hilak 7, 19:30ean Portalean); Miren Mandiola, Donostiako Quiron ospitaleko laguntza bidezko ugalketan doktorea (hilak 9, 19:00etan Portalean); edo Antxon Olabe, ingurumen-ekonomialaria Trantsizio Ekologikoko Ministerioan (hilak 10, 19:00etan Portalean). Gaiak askotarikoak izango dira: astronomia, antzutasuna eta aldaketa klimatikoa.

Igandean, azaroak 11, 12:00etan goian adierazitako zikloaren eta oro har Zientzia Astearen amaiera-ekitaldia egingo da Coliseo Antzokian. Ekitaldian omenaldi bat egingo zaio Javier Gorosabel eibartar astrofisikoari, eta astrofisikan Pro-Am Lankidetzari lehen Javier Gorosabel saria emango zaio Ricardo Huesori. Ekitaldi hori Asier Laspiur eta Itziar Garate-López artistek (biek ere UPV/EHUko irakasleak) emandako hitzaldiekin osatuko da. Amaiera-ekitaldian Patxi Alonso kazetariak hartuko du parte.

Zientzia Club-a, zientziarik dibertigarriena

Zientzia Astea programan, gainera, Zientzia Kluba ikuskizun zientifikoa eta bost lehiaketa hauexek egongo dira: X. Argazki-lehiaketa, Haiku matematikoak, Ehuskarabanda, "Zer egin dezakegu hondakinen arazoa konpontzeko?” eta “Saria duten arazoak”.

Aurreko urteetan beste herri batzuetan izandako arrakastaren ondoren, Zientzia Kluba Eibarrera dator. Umorea, musika eta, nola ez, zientzia dira Zientzia Kluba formularen hiru osagaiak, non UPV/EHUko adituek gai zientifikoei buruzko hitzaldi laburrak emango dituzten. Saioa ostegunean izango da, azaroak 8, 19:00etan. Sarrera doan izango da edukiera bete arte.  

Jarduera guztiak doan dira eta bakarrik eman behar da izena tailerretan, txangoetan eta bisita gidatuetan, eta gehienak beteta egon arte, artean geratzen da lekurik. Izen-ematea doan da eta webgune honetan egin behar da: www.zientzia-astea.eus. Informazio gehiago Pegoran, Portalean edo webgune honetan: www.zientzia-astea.org/es/zientzia-astea-eibar/.

etiketak: Eibar, Zientzia Astea