Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarrek bat egiten du 2018 Klimatoiarekin

Eibarrek bat egiten du 2018 Klimatoiarekin

Udaletxean egindako "Eibar Klimatoia 2018" aurkezpenaren irudia.

2018/09/21

Maratoi hau “Klimatoi Gazte Ekintzaileak 2018” ekimenaren bertako edizioa da eta planetarekin kezkatuta dauden eta aldaketa klimatikoari aurre egiteko soluzioak diseinatu nahi dituzten ikasle eta gazte profesionalei zuzenduta dago; urriaren 5, 6 eta 7an egingo da. Ekoekintzailetzaren aldeko apustua egiten duten hirien sare bat da eta enpresen eta hezkuntzaren esparruan, ikerketa-ekosistema bat bultzatzen dute aldaketa klimatikoaren, eraginkortasun energetikoaren eta energia berriztagarrien inguruan.

Urriaren 5, 6 eta 7an,  Eibarren "Eibar Klimatoia 2018" egingo da; maratoi bat da gazte profesionalei eta unibertsitateko (gradu eta masterrak) ikasleei eta lanbide-heziketakoei zuzendua. Topaketa honen helburua da lan-harreman eta aukerak eskaintzea, eta bultzatzea ekoekintzailetza, enpresa-berrikuntza iraunkorra, toki-ekosistemak eta hiren sare kolaboratzaileak, aldaketa klimatikoari aurre egiteko ekintzarako tresna gisa.

Horretarako, parte hartu nahi duen pertsonek izena eman behar dute www.climatoneibar.org. webgunearen bidez. Jarraian, hainbat talde eratuko dira lanean jardungo dutenak aldaketa klimatikoan adituak diren pertsonekin batera, soluzio bideragarriak identifikatze aldera ekintzailetza-proiektu gisa 

“Klimatoia” posible izateko, beharrezkoa da instituzioek, enpresek edo erakundeek erronka bat, premia bat edo ideia berritzaile bat ekartzea produktu bat edo prozesu bat hobetzeko, non aldaketa klimatikoa, aurreztea, eraginkortasun energetikoa, hondakinen tratamendua edo kutsadura faktore erabakigarria izango den.

Ekimen honekin Eibarko udalerria eta Debabarrena eskualdea Europako mapan jarri nahi dira; alegia, aldaketa klimatikoaren aurka diharduten enpresa berritzaileen alde eta eraginkortasun energetikoaren eta energia berriztagarrien alde egiten duten hirien barruan. Eskualdeak badu esparru horietan industria eta hezkuntza-egitura garrantzitsu bat, ikerketa eta ekintzailetza-ekosistema bat aktibatzeko, eta Klimatoia izan daiteke bultzada hori.

Ekimenhau Eibarko Udalaren laguntzari esker, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolari esker eta Funts Project (Think Tank bat da erakundeetan pertsonen garapena sustatzeko) ekimenari esker egingo da.   

“Klimatoi Gazte Ekoekintzaileak 2018” proiektu globala da (#YoungEcoClimathons18) —klimaren aldeko ekoekintzaileek bultzatua— eta Espainiako zein beste herrialde batzuetako hainbat hiritatik igarotzen ari da 2018ko urtarriletik urrira bitartean, enpresa-soluzioak garatzeko maratoiak antolatuz aldaketa klimatikoari buruzko erronkei lotuta.  

etiketak: Klimatoia, Eibar