Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko udalaren adierazpena martxoaren 21ean, Arrazismoaren eta Xenofobiaren kontrako nazioarteko eguna dela eta.

2013/03/20

Migrazio-fenomenoa belaunaldiz belaunaldi errepikatu den konstante bat da. Eibar, gure hiria, beste asko bezala, historian momentu ezberdinetan eman diren migrazio mugimendu anitzen emaitza da.

Eibar, bere iraganaren jakitun, hiri abegitsua izan da eta da, hiri irekia, zeinek ongietorria eman dien lehenengo beste erkidegoetako pertsonei, eta azken hamar urteetan, beste herrialdetako pertsonei,. Beraien bizi baldintzak hobetzeko etorri zirenak eta hiriaren garapenean lagundu duten pertsonak.

Gainera, eibartarrok badakigu emigratzaile izatea zer den, gure arbasoetariko askok gure herrialdea utzi behar izan zuten Europa eta Amerikako beste herrialde batzuetara bizitzera joateko. Beraz, ezagutzen ditugu bizitza maila duin bat lortzeko beste herrialde batera joateak dakartzan, etxea, familia eta ingurua uztearen zailtasunak.

Eibarren, 65 herrialdetako biztanleak bizi gara. Kultura aniztasun horrek laguntzen dio garapen ekonomiko, sozial eta kulturalari eta baita bizikidetzan eta errespetuan oinarritutako gizarte baten garapenari ere, non ez lukeen baztertutako edo ikusezinik egon behar.

Biztanle berri hauen integrazio soziala tokiko ikuspuntu batetik landu behar dela uste dugu, Eibarko Udala urtetan egiten ari den bezala. Integrazioa beti bi noranzkotzat ulertu behar da eta ez pisu guztia etorri berriaren gainean jarriz, herritar guztiengan baizik. Administrazioek, giza mugimenduek, alderdi politikoek eta herritarrok horretan ardura daukagu eta berdintasuna babestuz, bizikidetza anitz baten alde elkarrekin lan egin behar dugu, arrazakeria, xenofobia eta intolerantzia gure inguruetatik kenduz.

Beraz, bizitzen ari garen krisi garai honetan, non hiritar atzerritarrak zurrumurru, gezur eta uste faltsuen diana bilakatu diren, Eibarko Udalak dei egin nahi die biztanleei, gutako bakoitzak aniztasuna errespetatzen duen bizikidetzarako harrikoskorra ekarri eta esfortzu bat egin dezagun, elkar ezagutzeko, pertsona bakoitzaren giza duintasuna beti aintzat hartuta, ezagutzarekin oker dauden aurreiritzi asko desmontatu daitezkeelako.