Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko Udalak pertsonatzea erabaki du Zaldibarko zabortegiaren lurjausia dela-eta, Durangon irekitako auzian

Eibarko Udalaren irudia.

Eibarko Udala.

2020/02/27

Hala erabaki dute aho batez Bozeramaleen Batzarrean. Bilera horretan, halaber, Zaldibarko zabortegiari buruzko Adierazpen Instituzional bat onartu da aho batez.

Eibarko Udalak, egindako Bozeramaleen Batzordean, erabaki du Durangoko 1. Instrukzio Epaitegian Zaldibarko zabortegiaren inguruan irekitako auzian pertsonatzea, Ermuko Udalak atzo goizean bidalitako prentsa-ohar batean aurreratu zuen bezala.

Eibarko EH-Bildu udal taldeak, Gobernu Taldeari duela egun batzuk igorritako idatzi batean, eskatu zuen auzian pertsonatzea. Hala, gaia aztertu ondoren, aho batez hartu dute erabakia udal ordezkaritza duten talde guztiek, udal ordezkariek egindako barne-gogoetaren eraginez eta baita herritarren eskariz ere, erantzukizunak exijitzeko alderdi kaltetu eta legitimatu gisa.

Auzian pertsonatzea Zaldibarko zabortegiari buruzko "VERTER Recycling, 2002" Adierazpen Instituzionalean jasotako puntuetako bat da. Adierazpen hori, halaber aipatutako Bozeramaileen Batzordean aho batez onartu dute Eibarko Udalean udal-ordezkaritza duten taldeek. Jarraian, onartutako testua hitzez hitz:

"Zaldibarko hondakin-zabortegiaren lurjausiak ingurumen-hondamendi izugarria izateaz gain, heriotzak ere eragin ditu, eta horrek ez du konponbiderik. Kalte larria eragin dio ingurumenari, bai eta zabortegian lan egin duten edo lan egiten jarraitzen duten langileei. Sakon aztertu behar da zer gertatu den Zaldibarren.

Hori guztia dela-eta, Eibarko Udalak hauxe erabakitzen du:

  1.  Biktimekiko eta haien inguruko senide eta lagunekiko babesa adieraztea, behar dituzten baliabide guztiak haien eskura jartzeko eskatuz, eta haien interesei eragiten dien informazio guztia izango dutela bermatuz.
  1. Eusko Jaurlaritzari eta Bizkaiko Foru Aldundiari eskatzea bi langile horien bilaketan lanean jarrai dezatela, zeregin horretan lan egiten duten pertsonen segurtasuna bermatuz, eta lehentasuna emanez errekuntza potentzialen prebentzioari eta itzaltzeari, bai eta lurraren egonkortasunari ere, lan hori errazteko, eta, horrela, airera kutsatzen duten agenteak askatzea saihesteko.
  1. Proposatzea hondakinen kudeaketaren arloan beharrezkoa den kontrola indartzea proposatzea, bermatu ahal izateko administrazio eskudunak, zabortegi batean uzten den hondakin ororen ezagutza izan dezan, haren izaera edozin delarik ere. Era berean, zigortu egingo da Administrazioaren berariazko baimenik eta ezagutza barik hondakinak biltzeko jarduera oro.
  1.  Zalantzarik gabe, ezarritako lan-baldintzetatik eratorritako gaitz garrantzitsuenetako bat  laneko ezbeharrak dira, eta, beraz, erakunde guztiei eskatzen diegu eskura dituzten neurriak har ditzatela ezbehar-tasari eta laneko segurtasun ezari aurre egiteko.
  1. Kezka adieraztea Zaldibarko zabortegiko hondakinen luiziak eta errekuntzak inguruko aire eta urarentzat datozen asteetan izan dezaketen eraginagatik, eta Eibarko eta inguruko biztanleengan horrek eragin dezakeenagatik. Horregatik, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailari eskatzea Verter Recycling 2002 SL enpresari exijitu diezaiola, edo, hala badagokio, bere gain har ditzala, subsidiarioki, beharrezkoak diren neurriak ingurumen-eraginak ahalik eta gehien saihesteko.
  1. Horrelako ezbeharrak gure udalerrian gerta ez daitezen, konpromisoa hartzea Udalaren eskumenen barruan lanean jarraitzeko, segurtasunerako eta ingurumena babesteko protokolorik zorrotzenak betetzen direla bermatzeko, bai eta ingurumenarekiko edozein eraso berehala arintzeko neurriak bultzatzen jarraitzeko ere, horrelako gertakariak prebenitzeko beharrezkoak diren prebentzio- eta kontrol-jarduerak garatuz eta erantzuleen jokabide zigorgabeak eragotziz.
  1. Eskerrak eman nahi dizkiegu erreskateko eta sua itzaltzeko lanetan parte hartu duten eta parte hartzen ari diren profesional eta boluntarioei, bai eta krisiaren ondoren eskatu zaizkien gainerako zereginetan parte hartu dutenei ere.
  1. Agintariei eskatzea istripua eragin duten arrazoiak iker ditzatela eta horien ondorioz sor daitezkeen erantzukizun guztiak argitu daitezela. Era berean, Udalak erabaki du Durangoko 1. Instrukzio Epaitegian irekitako aurretiazko diligentzietan instrukzio-fasean pertsonatzea."