Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko Udalak eta Iza-Campezo aldi baterako enpresa-elkarteak kontratua sinatu dute Errebaleko lanei ekiteko

Eibarko Udalak eta Iza-Campezo aldi baterako enpresa-elkarteak kontratua sinatu dute Errebaleko lanei ekiteko

Kontratuaren sinadura ekitaldia Errebaleko eraikinaren lanak egingo dituen enpresarekin.

2019/04/03

Lanak 5.369.178,90 euroan adjudikatu dira (BEZa barne); obrak egiteko epea 15 hilabetekoa izango da.

Eibarko Udalak eta Errebaleko eraikinaren lanak egingo dituen enpresak, Iza-Campezo aldi baterako enpresa-elkarteak, gaur goizean sinatu dute kontratua, Errebaleko erabilera anitzeko gunea osatzeko falta diren obrei ekiteko.

Lanak 5.369.178,80 euroan (BEZa barne) adjudikatu dira eta obrak egiteko epea 15 hilabetekoa izango da. Aurreikuspenen arabera, lanak hilabete honen amaieraren eta maiatza hasieraren artean hasiko dira.

Lanak 6.399.497,98 euroan (BEZa barne) atera ziren lizitaziora eta 18 hilabetean egiteko epearekin, beraz, % 16aren jaitsiera ekonomikoa izan dute eta 3 hilabete gutxiagoko epea. Adjudikazio-irizpideetan eskaintzen zen prezioak 35 puntuko balorazioa zuen; 65 puntu zeuzkaten eskaintzaren kalitate-irizpideek. Iza-Campezo laugarrena izan da eskaintza teknikoaren balorazioan, eta onena proposamen ekonomikoan.

Eibarko Udaleko kontratazio-mahaiak aintzat hartu du Iza-Campezok 4 urteko obra-bermea eskaini izana, pleguetan jasotzen zen gutxieneko berme-epea urtebetekoa baitzen. Halaber, balorazio ona jaso du lanak egiten diren bitartean trafikoari egingo zaion eragina minimizatzeko adjudikaziodunak egin duen proposamenak. Aldi baterako enpresa-elkarte hori osatzen duten enpresetako batek, Izak, Bilbon du egoitza soziala; besteak, Campezok, Donostian.

"Errebal polemika izateari uztea eta errealitate bihurtzea espero dut", adierazi du Miguel de los Toyos alkateak, Errebal Plaziaren proiektua osatzeko obren kontratua sinatu ondoren.

Era berean, alkateak gogorarazi du abian dela Errebaleko bigarren prozesu parte hartzailea.

Erlazionatutako elementuak