Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko Udalak eta Ekingunek hirugarrenez berritu dute hitzarmena pertsona ekintzaileen elkarketa, sustapen eta formazioarekin lotutako ekintzak burutzeko

Eibarko Udalak eta Ekingunek hirugarrenez berritu dute hitzarmena pertsona ekintzaileen elkarketa, sustapen eta formazioarekin lotutako ekintzak burutzeko

Ezkerretik eskumara, Alberto Albistegui Garapen Ekonomiko, Enplegu eta Berrikuntza zinegotzia eta Ekinguneko bi ordezkari.

2016/10/24

Horrez gain, ekintzaileentzat gida aurkeztu da. Bertan, ideia bat negozio bihurtzeko pausoak azaltzen dira, baita interesatuen esku dauden baliabideak ere.

Eibarko Udalaren Garapen Ekonomikoa, Enplegua eta Berrikuntza Sailak eta Ekingunek, Ekintzaileen arteko lankidetza eta sustapenerako elkarteak, hirugarren urtez jarraian berritu dute pertsona ekintzaileen, elkarketa, sustapen eta formazioarekin lotutako ekintzak burutzeko elkartearen aldeko diru-laguntza izenduna bideratzeko hitzarmena. Diru-laguntzaren zenbatekoa 9.920 eurokoa da. Diru-laguntza 2 zatitan ordainduko da, eta honela banatuko da: %75 hitzarmena sinatutakoan, eta gainerako %25 kontu garbiketa aurkeztu eta konprobatu ondoren. Jarduera egiteko edo dirua erabiltzeko epea 2016eko abenduaren 31n amaituko da. Diru-laguntza emateko helburua bete duela zuritzeko eta jasotako dirua zertan erabili duen justifikatzeko onuradunak duen epea 2017ko martxoaren 31n bukatuko da.

Orain arte, Ekingunek hilean behin jarduera bat antolatu izan du Eibarren, hala nola, pintxo-pote tematikoak eta On Ekin lehiaketa, esaterako. 2016. urtea amaitu baino lehen, beste bi ekintza antolatuko dituzte: enpresarien elkarteekin topaketa azaroan eta enpresarientzat afaria, abenduan.

Ekintzaileentzat gida

Bestalde, Alberto Albisteguik, Garapen Ekonomiko, Enplegu eta Berrikuntza zinegotziak, eta Ekinguneko bi ordezkarik Ekintzaileentzat gida aurkeztu dute pertsona ekintzaile guztientzat. Bertan, gure udalerrian eta inguruan dauden baliabideak eta laguntzak bildu dira, ideia sortu den unetik beretik enpresa martxan jarri arte, baliagarriak izango diren laguntzak, hain zuzen ere.

Modu horretan, gure izaera ekintzailea sendotzea da asmoa, gure udalerriko enpresa berriei lagunduz eta ondorioz, enplegua sortuz. Interesatuek gida horretan aurkituko dituzte eman beharreko pausoak negozio bat ideia bihurtzeko, egun dauden baliabideak, baita entitate parte hartzaileak edota telefono zenbakiak ere. Debegesa, Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartearen laguntzaz burutu den ekimena da.