Lekeitioko multiabentura parkera eta Karraspio hondartzara irteeran zozketa burutu da

Derrigorrezko Lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek maiatzaren 24ean Lekeitioko multiabentura parkera eta Karraspio hondartzara joateko aukera paregabea dute Eibarko Udalaren eskutik.
LHko 5. eta 6. mailetako ikasleek multiabentura parkera joateko aukera paregabea dute. Irteera maiatzaren 24ean izango da goizeko 10:00etan Ego Gaineko autobus geltokitik. Itzulera arratsaldeko seiak eta laurdenetarako (18:15) izango da, gutxi gorabehera Ego Gaineko autobus geltokira.
76 eskaera jaso dira guztira. Zozketa maiatzaren 13an goizeko 10:00etan burutu da. Onartuen zerrenda bertan klikatuta irakur dezakezu.
Behin betiko matrikula presentziala maiatzaren 21ean egin behar da Indianokua gaztelekuan 18:00etatik 20:00ak bitartean. Egun honetan norbaitek ezingo balu behin betiko matrikula burutu hurrengo egunean Astixa Animazio Zerbitzuaren bulegora jo beharko du Zezenbide 7 kalean.
Irteeraren prezioa: 15 €
Behin betiko matrikula burututzeko ondorengo dokumentuak eraman behar dira:
- Haurraren Osakidetzako txartelaren fotokopia.
- Ordanketaren ziurtagiria umearen izenean. Kontu korronte zenbakia: ES98 3035 0023 9402 3008 2137
- Behin betiko matrikula behar bezala beteta eta sinatua. Matrikula orria deskargatu hemen
Zalantzarik izanez gero, Eibarko Udaleko 943 708 435 edo Astixa bulegoko 943 206 231 telefonoetan argitzen saituko gara.