Eibarko Udala

Euskaraldiko hasiera-ekitaldia ostegun honetan

2025/05/12
Euskaraldiko hasiera-ekitaldiaren iragarpen-kartela.
Hasiera-ekitaldiko kartela

Aurtengo edizioan herri bakoitzak bere hasiera-ekitaldi propioa izango du, ariketari hasiera modu deszentralizatuan emateko. Eibarren Akebaik egitaraua prestatu du Eibartarrek elkarrekin hasteko Euskaraldia.

Badator Euskaraldia! Aste honetako ostegunean (maiatzaren 15ean) hasiko da ariketa sozialaren 4. edizioa Euskal Herri osoan.

Hasiera ospatzeko, Akebaik egitarau berezia antolatu du. Arratsaldeko 18:30ean hasi eta iluntzera arte iraungo du giroak kalean. Hona hemen prestatutako egitaraua:

  • 18:30ean Latuna Bando txaranga hasiko da Toribio Etxebarria kalean.
  • 19:00etan hasiera emango diogu ekitaldiari, Untzagan:
    • Euskaraldiko abestiaren Eibarko bertsioaren zuzeneko emanaldia, Jon Alonso abeslariaren eskutik, ODE Taldeko kideen eta Eibarko Koro Gaztearen laguntzarekin.
    • Eibarko Hamaikako kide batzuk Euskaraldiari hasiera emateko manifestu bat irakurriko dute.
    • Txapa-janzte kolektiboa.
    • Argazki erraldoia.
  • Ekitaldia amaitutakoan, Latuna Bandok jarraituko du.

Egunean bertan txapa jasotzeko eta izena emateko mahai bat ere egongo da Untzagan.

Animatu zaitezte! Elkar mugituz egingo dugu!