Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko Udalak egoitza-bazterketa egoera larrian dauden herritarren azterketaren emaitzak aurkeztu ditu

Eibarko Udalak egoitza-bazterketa egoera larrian dauden herritarren azterketaren emaitzak aurkeztu ditu

Irudian, Idoya Sarasqueta Gizartekintza Zinegotzia, Jaione Azkue Gizartekintza teknikaria, Ione Morrás Immigrazio teknikaria eta azterketan parte hartu duten bi bolondres.

2016/10/28

Analisian biltzen dira urriaren 26tik 27rako gauean, kale gorrian aurkitzen ziren pertsonen zenbaketaren lehen emaitzak. Zenbaketa EAEko 24 udalerritan egin zen aldi berean. Eibarren 22 pertsonek hartu zuten parte, 11 gizon eta beste 11 emakume, eta kalean zeuden 4 pertsona zenbatu ziren.

Eibarko Udalak egoitza-bazterketa egoera larrian dauden herritarren azterketa-datuak aurkeztu ditu gaur, urriak 28. Prentsaurrekoan parte hartu dute Idoya Sarasqueta Gizartekintza Zinegotziak, Jaione Azkue Gizartekintza teknikariak, Ione Morras Immigrazio teknikariak eta azterketan parte hartu duten bolondresetako bi pertsonek (Diakite Abdoulaye eta Dauoda Thiam). Dokumentu honetan biltzen dira urriaren 26tik 27rako gauean, kale gorrian aurkitzen ziren pertsonen zenbaketaren lehen emaitzak. Zenbaketa EAEko 24 udalerritan egin zen aldi berean. Jarduera hau “noches s” (hitza ingeleseko shelter and street-night delakotik hartu da) edo gaueko errolda-zenbaketak izeneko esperientzian oinarritzen da. Zenbaketa horiek gero eta maiztasun handiagoarekin egiten dira gure inguruko hirietan. Literalki etxerik gabe dauden edo aldi baterako aterpetxetan edo beste bizileku-baliabide batzuetan lo egiten duten pertsonen zenbaketa hauek laurogeiko hamarkadan hasi ziren egiten munduko hiri handi askotan. Oso baliagarriak dira, une jakin batean, zenbat pertsona diren eta zein ezaugarri dituzten ezagutzeko.

EAEn honen antzeko zenbaketak 2010. urteaz geroztik egiten dira. Aurten, Eibarrek ere hartu du parte zenbaketa horretan. Aurreko lerroetan aipatutako hogeita lau udalerrietan EAEko gaur egungo biztanle guztien % 65a biltzen da. Kasu honetan, eta lehen aldiz, EAEn bizitegi-bazterketa larriko egoerak ikertzeko, jarraitzeko eta analizatzeko erakundeen arteko lankidetza-protokoloaren esparruan egin da zenbaketa eta helburu nagusia da gizarte-bazterketa larriaren fenomenoa ikertzeko, hausnartzeko eta analizatzeko jarduerekin lotuta, elkarlanerako esparru egonkorra finkatzea.

Boluntarioen parte-hartzea

Zenbaketa hau boluntarioen parte-hartzeari esker egin ahal izan da. Aurten, jarduera honetan 1.022 boluntariok hartu dute parte, hots, 2014an parte hartu zutenak (780) baino % 31 gehiago, eta 2012koak (678) baino % 50 gehiago. Pertsona hauek, urriaren 26tik 27rako gauean, 22:00etatik 2:00etara kalez kale egin zen datu bilketan ibili ziren, zonaldeka eta taldetan antolatuta. Guztira, boluntario gisa parte hartu zuten pertsonen % 60 emakumeak izan ziren (% 68 2014an). Eibarren guztira 22 pertsonek hartu zuten parte, 11 gizon eta beste hainbeste emakume, urriaren 26tik 27rako gauen egindako zenbaketan.

Kalean dauden pertsonen gaueko zenbaketaren emaitzak

Kalean egindako landa-lana urriaren 26tik 27rako gaueko 22:00etatik 2:00etara burutu zen. Jardueraren funtsa, udalerri bakoitzeko kaleetan barrena ibiltzea eta kalean –aire zabalean, erabilera publikoko espazioetan, edo bizitzeko egokia ez zen beste edozein lekutan– lo zeuden pertsonak zenbatzea izan zen. Eibarren 4 pertsona zeuden kalean, 3 gizon eta emakume bakarra, eta guztiei egin zitzaien elkarrizketa.

Aipatutako 24 udalerrietan, guztira, 285 pertsona aurkitu ziren; kalean aurkitutako pertsona guztietatik 251 gizonak ziren eta 27 emakumeak. Gainerako kasuetan –zenbatutako 285 kasuetatik 7tan– ezin izan zen jakin gizonak ala emakumeak ziren.