Eibarko Udala

Eibarko Udalak bisita gidatuen beste edizio bat antolatu du

2024/03/21
Eibarko Udalak bisita gidatuen beste edizio bat antolatu du.
Bisitak martxoaren 28tik apirilaren 1era arte egingo dira. Parte-hartzea doakoa da, baina joan nahi dutenek izena eman beharko dute aldez aurretik.

Eibarko Udalak, Ekonomiaren Garapen, Enplegu eta Berrikuntza Sailaren bitartez eta Debegesa eskualdeko garapen-agentziarekin lankidetzan, bisita gidatuen programaren edizio berri bat antolatu du Aste Santurako, hiriko eskaintza turistikoa ezagutarazteko eta bertako elementu erakargarriak eta historia balioan jartzeko.

Bisita gidatuetan, ibilbide bat egiten da herriko erdigunetik, San Andres Parrokiatik  Estaziño kaleraino, Eibarko herriaren historiari eta ondare industrialari buruzko azalpenak jasoz.

Bisitan, honako gai hauei buruzko azalpenak emango dira: Eibarrek Gerra Zibilean jasan zuen aldaketa gogorra eta herriaren ondorengo susperraldia, eta herriko enpresa enblematiko batzuk aipatuko dira, hala nola El Casco, Laspiur, Aurrera edo BH.

Edukia Nerea Alustiza historialari eibartarrak landu du eta bera izango da gida-lanak egingo dituena.

Bisitek ordu eta erdiko iraupena izango dute, 18:00etatik 19:30era, martxoaren 28, 29 eta 30ean eta apirilaren 1ean.  Martxoaren 29ko bisita euskaraz izango da.

Parte-hartzea doakoa da, baina aldez aurretik egin behar da erreserba. Martxoaren 27ra arte eman daiteke izena, ekonomia@eibar.eus idatziz edo 943 70 84 51 telefonora deituz (astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara).   

Bisita bakoitzean onartuko den gehieneko kopurua 15 lagunekoa da eta inskripzio-ordenaren arabera egingo da.