Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko Udalak 205.000 euro inguru jasoko ditu Europako Next Generation Funtsetatik eraldaketa digitalari ekiteko

Dirulaguntza eskatu zen bi proiektuen irudia, bata azpiegitura digitalekin lotuta eta bestea administrazio elektronikoarekin eta beste administrazio publikoekiko interoperabilitatearekin.

Dirulaguntza eskatu zen bi proiektuen irudia, bata azpiegitura digitalekin lotuta eta bestea administrazio elektronikoarekin eta beste administrazio publikoekiko interoperabilitatearekin.

2023/06/13

Dirulaguntza bi proiektutarako eskatu zen, bata azpiegitura digitalekin dago lotuta eta bestea administrazio elektronikoarekin eta beste administrazio publikoekiko interoperabilitatearekin. Bi egitasmoen aurrekontua 230.120,11 eurokoa da eta 204.959,74 euro eman dira.

Espainiako Lurralde Politikako Ministerioak Europako funtsak kudeatzeko onartutako Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan, 2022an, toki-erakundeen Eraldaketa Digitala eta Modernizazioa bultzatzeko dirulaguntzen deialdi bat onartu zen, zenbait lerro finantzatzera bideratua: Herritarrei Zuzendutako Administrazioa, Eragiketa Adimendunak, Datuaren Gobernantza, Azpiegitura Digitalak eta Oinarrizko Zerbitzuen Interoperabilitatea.

Hala, Eibarko Udalak bi proiektu aurkeztu zituen 2022ko abenduan toki-erakundeen administrazioen arloko modernizaziorako eta digitalizaziorako dirulaguntzetarako. Bi egitasmoen aurrekontua 230.120,11 eurokoa da, eta 204.959,74 euro eman dira.

Lehenengo proiektua azpiegitura digitalak hobetzearekin lotuta dago (biltegiratze-azpiegitura, sareko elektronika, zerbitzariak eta software-lizentziak berritzea), eta langile publikoei produktibitate handiko tresnak ematea du helburu, barne eraginkortasuna eta efizientzia hobetzeko, erabilgarritasuna optimizatzeko, segurtasuna handitzeko, zerbitzu digital gehiago eta irisgarritasun handiagokoak garatzeko, eta energia aurrezten eta efizientzia handitzen laguntzeko.  

Bestalde, bigarren proiektua administrazio elektronikoarekin eta beste administrazio batzuekiko interoperabilitatearen hobekuntzarekin dago lotuta. “Proiektu honen helburua administrazio-gestioaren eraginkortasuna eta efizientzia areagotzea da, herritarrei ematen zaien zerbitzua eta barne-antolaketa eta -funtzionamendua hobetzeko, hori guztia trukatutako informazioaren osotasuna eta konfidentzialtasuna ziurtatuz”, dio Jon Iraola jarduneko alkateak

Bigarren proiektu honen helburuen artean dago herritarren, enpresen eta elkarteen administrazio-kargak murriztea; horretarako, lortu nahi dena da aurkeztu beharreko dokumentu-kopurua txikiagoa izatea edo dokumentuak eta datuak lortzeko beste administrazio batzuetara joan beharrik ez izatea.

Iraolaren esanetan, “Eibarko Udalean urteak daramatzagu bitarteko propioekin eraldaketa digitala eta modernizazioa sustatzen, bai eta prozeduren berrikuntza lantzen sinplifikazioaren bidez. Aurkeztutako bi egitasmoek jarraitutasuna ematen diote eraldaketa digital eta modernizazio horri.".

Erlazionatutako edukia: