Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko udal webgunera egindako bisita-kopurua gero eta handiagoa da urtetik urtera; 2021ean, % 2,21 igo zen aurreko urtearekin alderatuta

Eibarko udal webgunearen orrialde nagusia.

Eibarko udal webgunearen orrialde nagusia.

2022/02/01

Iaz, guztira, 423.769 saio edo bisita erregistratu ziren 226.687 erabiltzaile edo bisitarirekin Hala, 8.811 saio gehiago izan ziren 2020arekin alderatuta. 2021ean gaztelania izan zen webgunera sartu ziren erabiltzaileen lehen hizkuntza, eta euskara bigarrena. Aurreko urteetan bezala, Eibar, Bilbo eta Madriletik egin dira bisita gehien.

Eibarko Udaleko webgunea (www.eibar.eus) bisitatu dutenen kopurua berriz ere igo egin zen 2021ean, baina aurreko urteetan baino gutxixeago. Zehazki, % 2,21 igo zen, 2020arekin alderatuta: 222.687 erabiltzaile eta bisitari bakarrek egindako 423.769 bisita edo saio izan ziren.

Bestalde, trafikorik gehien apirilaren 19an (astelehena) izan zen, 2.061 bisitarekin, eta martxoaren 25ean (osteguna), 1.904 saiorekin.

Gaztelania, gehien erabili den hizkuntza

Beste behin, gaztelania izan da 2021ean gehien erabili den hizkuntza, erabiltzaileen % 75ekin, eta, ondoren, euskara, % 24rekin.

Erabiltzaileen jatorria

2021ean, Espainiak jarraitu zuen bisiten (174.283) lidergoa izaten; jarraian, beste honako herrialde hauek daude:  (11.045), Mexiko (7.333), Kolonbia (3.577), Argentina (2.965) eta, iaz, beste urteetan ez bezala, Alemania (2.884), besteak beste.

Bestalde, iaz honako hirietatik egin ziren bisita gehien webgunera www.eibar.eus: Eibar (72.724), Bilbo (30.774), Madril (24.816) edo Donostia (13.450). 

Tramiteak, Kultura eta Udala izan dira gehien kontsultatu diren atalak

Webgunean gehien ikusitako orri-kopurua, 2021ean, 1.138.114 izan zen, eta 2020an 1.139.004. 

Orriotatik guztietatik, 850.000tik gora gaztelaniazko hainbat ataletan bisitatu ziren eta 274.000tik gora euskarazko ataletan. Gaztelaniaz gehien bisitatutako edukien artean, hauexek dira atal ikusienak: Tramiteak eta zerbitzuak, Kultura, Udala, Albisteak eta Eibar.

Euskarari dagokionez, egoera antzeko samarra izan zen, eta hauexek izan ziren atal bisitatuenak, honako hurrenkeran: Tramiteak eta zerbitzuak, Kultura, Udala, Albisteak eta Laburrak eta abisuak.

Bisita gehiago, gailu mugikorretatik

Bestalde, beste behin, gailu mugikorretatik egindako bisita-kopurua, % 55,63, handiagoa izan zen ordenagailu edo tabletetatik egindakoa baino; ordenagailu batetik erabiltzaileen % 42,51 sartu ziren, eta gainerako % 1,87 tablet batetik.

Sare sozialek ere trafiko handia izan zuten.  2021ean webgunean egin ziren 423.769 saioetatik 25.043 sare sozialen bidez egin ziren. Zehazki, Eibarko Udalako Facebook orri ofiziala izan zen trafiko gehien izan zuena, guztira 21.492 bisitarekin; Twitter kontuak 3.297 bisita izan zituen.

Webgunearen erabilerraztasun sustatzea eta bultzatzea

Alkatetzaren 2021eko otsailean ebazpen bidez onartutako2021-2023 aldirako Komunikazio eta Gardentasun Planean” jasotzen denez, online komunikazioa eta webgunearen erabilerraztasuna sustatzeko asmoz, datozen urteotan herritarrentzat interesekoak diren hainbat atal eta web-eduki eguneratu, sortu eta berregituratuko dira.

“Horrela, eibartarrek une honetan gehien eskatzen dituzten edukiak, hala nola udal tramiteak edo kultur atalarekin zerikusia dutenak, iristen errazagoak izango dira eta herritarren oniritzia handiagoa izango da tokiko erreferentziazko web-orri nagusiari dagokionez”, adierazi du Ana Telleria Gobernu Irekiko Ordezkaritzako zinegotzi arduradunak.

Horren harira, “gogorarazi behar da Eibarko Udala gogor ari dela lanean, eta, bereziki, duela bi urtetik hona, gure web-orri nagusiaren (www.eibar.eus) eta 2020ko otsailean sortutako ‘Eibarko Udala’ aplikazio mugikorraren erabilerraztasuna hobetzeko; azken aplikazio horrek 1.000 deskarga izan ditu Android eta iOS plataformetan”, dio Telleriak.

“Horrek guztiak, zalantzarik gabe, gure komunikazio-kanal nagusietan gordetzen diren edukiak eskuratzeko eta bistaratzeko premia bereziak dituzten pertsonen kolektibo guztien eskaeren beharrei ere erantzuten die, bai eta sektore publikoko gailu mugikorretarako webguneen eta aplikazioen irisgarritasunari buruzko irailaren 7ko 1112/2018 Errege Dekretuari’  erantzuteko ere; izan ere, gaur egun, Eibarko Udalak, batez beste, 7 puntu lortu ditu, webgunearen erabilerraztasunari dagokionez” adierazi du.