Lizitazioa bukatzear dago Mekola eta San Juan kaleen arteko pasalekua berrurbanizatzeko
Proiektuak 459.952,04 euroko aurrekontua du, eta inguruko irisgarritasuna eta zoladura hobetuko ditu. Jarduketak bizilagunek auzo-bileren bidez egindako eskaera bati erantzuten dio.
Eibarko Udalak iragarri du Mekola 6-8 eta San Juan 1-9 arteko pasealekua osorik berrurbanizatzeko proiektuaren lizitazioa amaitzear dagoela, 459.952,04 euroko aurrekontuarekin.
Jarduketa hau espazio publikoak hobetzeko eta mantentzeko udal-planaren parte da, eta helburua da eguneratzea eta egokitzea trenbidearen trazaduraren gainetik partzialki igarotzen den eta auzoak lotzen dituen gune bat, jende askok erabiltzen baitu.
Proiektuak aurreikusten du zoladura berriztea, herri-altzariak aldatzea eta lur azpiko azpiegiturak hobetzea (euri-uren saneamendua, hornidura eta drainatzea). Hori guzti hori bizilagunei ahalik eta kalte gutxien sortuz egingo da.
Jon Iraola Eibarko alkateak adierazi duenez, esku-hartze honen xedea da kontsolidatuta dagoen espazio bat mantentzea eta hobetzea, ez guztiz eraldatzea. “Obra honen bidez, ez da espazio berririk sortu nahi, baizik eta daukaguna balioan jarri eta egokitu. Mekola eta San Juan kaleen arteko pasealekua jende askok erabiltzen du, eta, denborarekin, eguneratu beharra zuen, haren egoera ona eta erabiltzaileen erosotasuna bermatzeko”.
Horrez gain, Iraolak proiektu honen jatorri parte-hartzailea azpimarratu nahi izan du. “Esku-hartze hau bizilagunek auzo-bileretan egindako eskaera baten ondodrio da. Askotan eskatu da, eta, behingoz, exekutatu egingo dugu, horrela herritarren benetako premia bati erantzuna emanez.
Bestalde, Pedro Escribano Obrak Saileko zinegotziak jarduketaren balio praktikoa eta estetikoa azpimarratu du: “Jendeak eskatutako hobekuntza da, aukera emango duena herriko hainbat gunetan egiten ari garen lanari jarraipena emateko. Alderdi teknikoa zein estetikoa zaindu ditugu, emaitza funtzionala, iraunkorra eta atsegina izan dadin”.
Aurreikusitako hobekuntzen artean nabarmentzekoak dira jardinera, banku eta zakarrontzi berriak, estrategikoki jarriko direnak herritarraren atsedenari eta erabilerari begira. Era berean, bermatu egingo da obrak egiten diren bitartean errespetatu egingo direla inguruko pegoren eta komertzioen egungo sarbide-mailak.