Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko Pertsona Nagusien XXVI. Hamabostaldia abian da

Eibarko Pertsona Nagusien XXVI. Hamabostaldia abian da

Eibarko Pertsona Nagusien XXVII. Hamabostaldiaren aurkezpena.

2019/03/20

'Nagusiak denbora libreaz gozatzen!' lelopean, edizio berria martxoaren 22tik apirilaren 5era arte luzatuko da. Biztu Jubilatu eta Pentsiodunen Koordinakundearekin, jubilatuen-etxeekin eta Eibarko Udalaren laguntzarekin antolatu da. Inaugurazio ekitaldia martxoaren 22an izango da Udalbatza Aretoan, 11:00etan.

Eibarko Udaletxeak Pertsona Nagusien XXVII. Hamabostaldiaren aurkezpena hartu du gaur, martxoak 20. Edizio berria Biztu Jubilatu eta Pentsiodunen Koordinakundearekin, jubilatuen-etxeekin (Ipurua, Urki, Beheko Tokia eta Untzaga) eta Eibarko Udalaren laguntzarekin antolatu da. Hamabostaldiak 'Nagusiak denbora libreaz gozatzen!' du izenburu eta martxoaren 22tik apirilaren 5era bitartean egingo da.

Inaugurazio ekitaldia martxoaren 22an, 11:00etan, egingo da Udaletxeko Pleno Aretoan. Bertan izango dira Miguel de los Toyos alkatea; Idoia Sarasqueta, Eibarko Udaleko Gizartekintzako zinegotzia; Eva Pérez de Albeniz, Adindu Gerontologiako Zerbitzuak enpresatik; Felix Elcoroiribe, Biztu Jubilatu eta Pentsionisten Koordinakundearen Presidentea eta Untzagako presidentea; Antonio Herrero, Ipurua Jubilatu-etxeko Presidentea; Daniel Conde, Beheko Tokia Jubilatu-etxeko Presidentea eta Manuel Gonzalez, Urki Jubilatu-etxeko Presidentea. Jarraian, Untzagako Abesbatzaren ikuskizuna izango da hainbat abestirekin, eta, ondoren, piskolabisa eskainiko zaie bertaratzen direnei.

Egun horretan bertan, "Erretratu historikoak" izeneko erakusketa inauguratuko da Untzagako jubilatuen egoitzan, 19:30ean. Apirilaren 17ra arte egongo da ikusgai.

Gainontzeko egunetarako prestatu duten egitararua ondorengoa da: 

  • Martxoak 25. Prozesu kognitiboak hirugarren adinean” izeneko hitzaldia Untzaga jubilatu-etxean, 18:30ean. Javier Ruizek emango du (Neurologoa).
  • Martxoak 26. Txangoa Iruñea-Pamplona. Irteera 08:30ean Egogain, Bidebarrieta eta Azitaineko autobus geltokietatik. Izen-ematea martxoaren 21a arte jubilatu-etxeetan. Prezioa: 27€.
  • Martxoak 28. “Aisialdia nola kudeatu” izeneko hitzaldia Ipurua jubilatu-etxean, 18:30ean. Eva Pérez de Albenizek emango du. (Adindu Gerontologiako Zerbitzuak).
  • Apirilak 1. “Kontsumoa: irtenbideak arazoen aurrean” izeneko hitzaldia Beheko Tokia jubilatu-etxean, 18:00etan. Jesus Alconerok emango du KIUB- Kontsumitzaileen informaziorako Udal bulegoko arduradunak.
  • Apirilak 2.  Toka- eta igeltoka-txapelketa, Ipurua jubilatu-etxean, 12:00etan.
  • Apirilak 2. Mahai-jokoen txapelketa: tute, mus, briska. Ipurua jubilatuen etxean 17:00etan.  
  • Apirilak 3. Txokolate-jana eta kantuak San Andres Egoitzan. 16:00etan.
  • Apirilak 4. Juan Luis Muguerzaren oroimenez Ibilaldia Elgoibarrera. Irteera Egogain (autobus geltokia), Bidebarrieta eta Azitainetik 11:00etan. Izen-ematea apirilaren 2a arte jubilatu-etxeetan. Prezioa: 8€
  • Apirilak 5. Hamabostaldiaren amaiera Arraten. Meza bat izango da 12.30ean 4 jubilatu-etxeetako eta Biztuko hildakoen alde. Irteera: 11:30ean Egogain (bus geltokia), Bidebarrieta eta Azitainen. Bazkaria Kantabria jatetxean. Izen-ematea apirilaren 3a arte jubilatu-etxeetan. Prezioa: 18€