Eusko Jaurlaritzak laguntza-programa bat jarri du martxan, Establezimendu Komertzialak Modernizatzera bideratuta (MEC)

Programak diruz lagunduko ditu azpiegitura- eta ekipamendu-berrikuntzan egindako inbertsioak, eta baita teknologia berrietan eta berrikuntzetan egindakoak ere. Laguntzak eskatzeko epea aurtengo irailaren 30era arte egongo da zabalik, eta Eibarko Merkataritza Bulego Teknikoak ere izapidetuko ditu herriko establezimenduentzat.
Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak abian jarri du Merkataritza-Establezimenduak eta merkataritza-jarduerarekin lotutako zenbait zerbitzu modernizatzeko laguntza-Programaren beste edizio bat. Eibarren, herriko Merkataritza Bulego Teknikoa arduratuko da informazioa emateaz eta laguntzak izapidetzeaz.
Itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak dira, establezimenduetan egindako inbertsioen % 40-52 bitartekoak. Aurtengo edizioan diruz lagundu daitezkeen inbertsioak azpiegitura- eta ekipamendu-berrikuntzan egindako inbertsioei eta teknologia berriei eta berrikuntzei dagozkie eta merkataritza-establezimenduei eta merkataritza-jarduerarekin lotura duten zerbitzuetara bideratuta daude.
Inbertsioak 2024ko urriaren 1etik 2025eko irailaren 30etik aurrera egindakoak izan behar dira. Eskaera egiteko epea irailaren 30era arte egongo da zabalik, edo, hala badagokio, horretarako dagoen kreditua agortu arte.
Jasotzea espero den espediente-kopurua dela eta, bermatzen da irailaren 19ra bidartean jasotako eskaerak tramitatu ahal izango direla.
Eibarko Merkataritzako Bulego Teknikoa arduratuko da hala nahi duten herriko saltokiei dirulaguntzak izapidetzeaz, dohainik. Horretarako, interesdunek eta laguntza hauen inguruko informazio zabalagoa nahi dutenek 943206669 edo 943254083 telefono-zenbakietara deitu dezakete.