Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko Juan San Martin Liburutegiak eskaintzen dituen zerbitzuak herritarren gustukuak dira

2017/04/05

2016an 121.365 bisita izan ditu, 392 pertsona egunean. Bisitari gehien arratsaldez bertaratzen da, baina goizeko ordutegian ere bisitari kopurua handia da (% 38).

78.122 dokumentuk osatzen dute funtsa, hau da, 2,84 dokumentu biztanleko. Horien artean ez daude liburuak bakarrik, baizik eta DVDak, diskoak eta aldizkariak ere bai.

Bestalde, liburutegian inskribatutako erabiltzaileak 11.736 izatera iritsi ziren, hau da, Eibarko biztanleriaren % 42,68.

Webgunera egindako bisitak

Webgunera egindako bisitei dagokienez, 2016an lortutako datuak ere pozik egoteko modukoak dira. Eibarko Udaleko Kultura micrositean dagoen Liburutegia atalean, 15.893 bisita erregistratu ziren gaztelaniazko orrian, eta sailik bisitatuenak hauek izan ziren: katalogoa, informazio orokorra, zerbitzuak eta erabilera, online zerbitzuak, ordutegia eta baliabideak Interneten. Euskarazko orrietara egindako bisitak 9.061 izan ziren, eta herritarren artean interes handiena eragin zuten sailak gaztelaniazkoan bisitatutakoen antzekoak izan ziren.

Orokorrean hartuta, bisitarien %60 inguru sartzen da Liburutegiko edukietara gaztelaniaz eta %40 inguru euskaraz.

Mailegua

2016ko txostenak ematen digu datu positiboenetariko bat egindako mailegu kopurua izan da; izan ere, pasa den urtean 42.796 mailegu egin ziren, 147 egunean eta 2015ean baino 937 gehiago. Igoera hau umeen liburutegian egindako maileguek eragin dute, helduen liburutegian mailegu kopuruak behera egin du eta.

Mailegu digitalaren atalean, aldiz, Eibarko 299 erabiltzaileek 1.001 liburu deskargatu zituzten eliburutegiatik. Hori horrela, Eibar da zerbitzu honen bitartez deskarga gehien egiten dituzten hirien artean seigarrena; aurretik ditu Erkidegoko hiru hiriburuak, Getxo eta Azkuna Zentroa. Baina 1.000 biztanleko mailegu kopurua Euskadin datua hartzen badugu, Eibar dago buruan.

Liburutegitik aipatzen duten beste datu interesgarri bat da irakurzaletasuna bultzatzeko antolatzen diren hainbat jardueretan, 2.135 pertsonak hartu dutela parte urtean zehar. Jarduera horietako batzuk aipatzearren, “Zapatuko ipuina”; irakurketa-klubak, umeentzat eta helduentzat; hitzaldiak eta liburu-aurkezpenak; irakurketa saritzeko egiten diren zozketak; besteak beste.

2016ko urteko txostena kontsultatzeko, interesatuek hona jo dezakete: http://www.eibar.eus/eu/kultura/jsm-liburutegia/informazio-orokorra/zenbakitan , udal-webguneko Kultura micrositean.

Ordutegia

Liburutegiaren ohiko ordutegia (urritik ekainera) honako hau da: helduen liburutegia, astelehenetik barikura, 09:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:30era; zapatu, domeka eta jaiegunetan, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Gainera, azterketa-garaian ordutegi berezia dago ikasleentzat: 09:00etatik 20:30era (eguerdian itxi gabe).

Umeen liburutegiak, aldiz, honako ordutegi hau dauka: astelehenetik barikura 16:30etik 20:00etara, eta zapatu, domeka eta jaiegunetan, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Udako ordutegia (astelehenetik barikura) hauxe: uztailean, 09:00etatik 13:30era eta 16:30etik 19:30era; abuztuan, 09:00etatik 13:30era (erdiko bi asteetan itxita egoten da).