Eibarko Udala

Egogain Egoitzan kokatutako Eibarko Zero Hondakin makinak, “Rexcatering” ekimenaren bidez sortutakoak, anoak handituko ditu J. A. Mogel ikastolan jasotako elikagai-soberakinekin

2024/09/30
Egogain Egoitzan kokatutako Eibarko Zero Hondakin makina,
Egogain Egoitzatik jasotako elikagaiez gain, ikasturte hasierarekin batera, J.A. Mogel Ikastolako jakiak ere egongo dira eskuragarri eibartarrentzat. Eibarko Garagune elkarteak eta Goyeneche Fundazioak ere parte hartuko dute ekimenean. Proiektu pilotu honekin, Udalak elikagaien xahuketari aurre egin nahi dio, elikagai-soberakinak erabili nahi dituen ororen eskura jarrita eta urrats bat harago joanda hondakin organikoaren prebentzioan eta "Zero Zabor" ekimenaren kudeaketan.

J.A. Mogel Ikastolak bat egiten du elikagai xahuketaren kontrako Rexcatering sarearekin. Joan den astean eman zion hasiera modu ofizialean bere jangelako elikagai-soberakinak berreskuratzeko proiektuari, Zero Hondakin Fundazioarekin elkarlanean, eta Eibarko Udalaren, Debabarreneko Mankomunitatearen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren finantziazioari esker.  Jasotako elikagaiak hiritar guztien eskura egongo dira doan, Egogain adinekoen egoitzaren konpoaldean (frontoiaren ondoan) egongo den vending makinan (Eibarko Zero Zabor Hozkailua).

Egogain Zentroa uztailaren 12an hasi zen bere eguneroko soberakinak makina horretan uzten, eta askotariko elikagaiak doan herritarren eskura jartzen ditu. Modu horretan, hondakinak ahalik eta gehien murrizten dira. Izan ere, ezinezkoa izanik soberakinik ez egotea, Rexcatering ekimenak dagoena berreskuratu eta beste pertsona batzuei eskaintzen die.

Proiektu hau abiarazteko, Debabarreneko Mankomunitateak, Zero Hondakin Fundazioaren bitartez, elikagai xahuketaren gaineko azterketa sakona egin zuen Debabarreneko hiru jangela kolektibotan, hain zuzen ere, Mendaroko Ospitalean, eta Eibarren kokatutako J.A. Mogel Ikastolan eta Egogain Egoitzan.

Azterketa aurrera eramateko, parte hartu duten zentroen jangeletako Diagnosia egin da eta baita Elikagaiak Alferrik ez galtzeko Prebentzio Plana ere. Lortutako datuek erakusten dute, jangela kolektiboetan soberakinak murrizteko ahalegin handia eginda ere, ezinezkoa dela soberakinik ez egotea. Horixe da hain zuzen ere, Rexcateringek errekuperatu eta beste pertsona batzuek erabili ahal izango dutena.   

Gertaera horiek Egogain Zentroaren kanpoaldean (frontoiaren ondoan) dagoen "Eibarko Zero Hondakin Hozkailuko" datuekin berresten dira, makinan utzitako janariaren % 100 kontsumitu baita uztailaren 12an martxan jarri zenetik.

Ikasturte hasierarekin batera, J.A. Mogeleko ikasleek eta sukaldeko langileek Egogain Egoitzak hasitako bideari jarraitu diote.  

Horretarako, sukaldeko langileek formakuntza jaso dute, haiek arduratzen baitira soberan geratutako elikagaiak ontziratu eta etiketatzeaz. Ikasleek, berriz, hozkailu eramangarriak erabilita, jaki horiek garraiatzen dituzte. Goyeneche Fundazioaren Eibarko Garagune zentroak ere laguntzen du ikasleak jaisten diren autobus geltokitik Egogain Zentroaren kanpoaldean dagoen "Zero Hondakin Hozkailua" vending makinara bertara anoak eramaten.

Horixe da, hain zuzen ere, Jon Iraola Eibarko alkateak azpimarratu nahi izan duena ekimen honetan: “Proiektu honetako onena zera da, ingurumen-inpaktua ( karbono- eta ur-aztarna, lurraren okupazioa, etab.) murriztea lortzeaz gain, pertsona asko daudela borondatez parte hartzen dutenak bertan eta ahalbidetzen dutenak janari hori denok erabili ahal izatea doan.

Herritarrak janariaren aprobetxamenduak duen garrantziaz kontzientzia helburu duen proiektu honek berrikuntza teknologikoan osagai sendoa du, eta dagoeneko hainbat herritan ezarrita dago, hala nola Azpeitian, Etxebarrin, Plentzian, Durangon, Lemoan, Portugaleten, Orion, Bilbon, Donostian, Bermeon edo Urdulizen. Udalerri horietan proiektuak eskola-egutegiaren arabera funtzionatzen du, eta otorduak eskaintzen ditu irailetik ekainera bitartean. Nolanahi ere, Eibar aitzindaria da bi arrazoirengatik: egoitza batek ere parte hartzen duenez gero, batetik, afarietan soberan geratutakoak ere bilduko dira, eta, bestetik, urteko 365 egunetan egongo da erabilgarri.  

Proiektu pilotu hau aurrera eramaten laguntzeko eta materialak erosi ahal izateko, Eibarko Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2024ko Ekonomia Zirkularra bultzatzeko dirulaguntza du.

Informazio gehiago jasotzeko: Zero Hondakin Fundazioa

Álvaro Saiz Ruiz                                                       Ainhoa Crespo Gadea.

635 750 581                                                              674 041 438

fundacionresiduocero@gmail.com               

 

REXCATERING, elikagaien soberakinen errekuperazioa:

www.rexcatering.com

www.fundacionresiduocero.org

Bideoa: https://www.eitb.eus/es/noticias/sociedad/videos/detalle/9412883/video-la-ikastola-de-orio-pone-a-disposicion-de-ciudadania-comida-que-sobra-en-comedor/