Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Debabarreneko VII. Aste Ekologikoa izango da irailaren 30etik urriaren 13ra bitartean

2018/09/28

Eibarko Udalak, Biolurrek eta Debemen elkarteak antolatutako ekimena da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren, FEADER elkartearen eta ENEEK-en laguntzarekin. Datorren igandean, irailak 30, VII. Azoka Ekologikoa hartuko du Untzaga plazak, 10:00etatik 14:00etara.

Debabarreneko VII. Aste Ekologikoa izango da aurten irailaren 30etik urriaren 13ra bitartean, Eibarko Udalak, Biolur eta Debemen elkarteek antolatuta, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren, FEADERen eta ENEEK-en laguntzarekin batera.

Egitarauari hasiera emateko 'Eibarko Nekazaritza Ekologikoaren VII. Azoka' egingo da datorren igandean, irailak 30, Eibarko Untzaga plazan, 10:00etatik 14:00etara bitartean. Horretarako, 22 postu jarriko dira, ekoizle ezberdinen presentziarekin, eta mota guztietako produktuak izango dira: freskoak, sasoikoak eta ekologikoak. 

Azokan parte hartuko duten ekoizleak honako hauek dira: Goiabe (Aia), ogia, gozogintza eta pintxoak; Jean Mari (Ibarla, Iparralde), xerrikia; Mireia Segura (Zumaia), arropa; Sosola (Eibar), ardi gazta eta ogia; Placido Tainta (Falces), baratxuriak; Jone Aldabetrekua (Aia), bixigarriak; Aitor Bastarrika (Zarautz), arropa; Sandra Clivillé (Ataun), artilez egindako arropa; Ane Gorosabel (Bergara), barazkiak; Pikunieta (Antzuola), ardi gazta; Aikur (Urretxu), eztia; Doniene (Itziar), barazkiak; Javier Alvarez (Zamora), baratxuriak eta egoskariak; Mariaje Revuelta (Aretxabaleta), barazkiak; Peio Rubio (Elgoibar), barazkiak; Anbu (Olaberria), gazta; Ekoalboraz (Mutriku), barazkiak eta fruituak; Aldaba (Tolosa), ogia eta gazta; Luz (Peralta), olioa; Beltzitina (Anuzita), mermeladak; Domiña (Goizueta) haragia; eta Gatzaga (Gatzaga), gatza.

Horrez gain, bi informazio postu egongo dira: Eibarko "Aza ta porrua" eta Biolur.

Halaber, azokan ekintza desberdinak izango dira: Aikurren eskutik, argizarizko kandelak egiteko tailerra; jolasak umeentzat, ENEEK-en eskutik, eta "Barazki hartzituak" izeneko Show cooking-a, Olaia Blancoren gidaritzapean, 13:00etan.

Bisita gidatuak

Bestalde, urriaren 6an, larunabata, Mutrikuko Basailun baserrira bisita gidatua egingo da, 10:00etatik 13:00ak arte. Bertan, baratzezaintza eta frutazaintza ekologikoa landuko dira. Urriaren 13an, berriz, ordu berdinean, Eibarko Sosola baserria bisitatzeko aukera izango dute interesatuek; ogigintza, abeltzaintza eta gaztagintza ekologikoa izango dute hizpide.

Bisitak doakoak izango dira eta izen-ematea Biolur elkartean egingo da, 943761447 telefonora deituta.