Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

"Debabarrena Talent" egitasmoa martxan, talentuak erakarri, eutsi eta fidelizatzeko

2018/01/24

Neurriak hartuko dira profesional kualifikatuak aurkitu , talentuak kanpora joatea eragotzi eta eskualdeko bizilagunek lan-aukerak izan ditzaten. “Konprometitua gaude erronka honekin, estrategikotzat jotzen baitugu horrelako ekimenak egitea Eibarko herriaren orainaldia eta etorkizuna bermatzeko", halaxe dio Alberto Albistegi zinegotziak.

Eibarko Udalak, Garapen Ekonomiko, Enplegu eta Berrikuntza sailaren bidez, “Debabarrena Talent” izeneko egitasmo berri bat jarriko du martxan aurten, talentuak erakarri, eutsi eta fidelizatzeko. “Emaitzak lortzeko gaitasuna izan eta erakundeei, beren gaitasunekin, balio erantsia ekar diezaioketen pertsonek “berrikuntza dakarte” eta zaindu beharreko baliabide dira; horregatik pertsona horiek erakarri eta bertan gera daitezen lan egin behar dugu”, esan du Alberto Albistegui zinegotziak, Garapen Ekonomiko, Enplegu eta Berrikuntzako saileko buruak.

“Debabarrena Talent” proiektuaren asmoa da ekosistema erakargarri eta lehiakor bat sortzea, enpresek profesional kualifikatuak aurkitu ahal ditzaten eta Debabarrenako bizilagunek lan-aukerak izan ditzaten eskualdean geratu eta aberastasuna sortzeko. Alegia, helburua da eskualdeko kanpo-proiekzioa sustatzea, ekonomia aktibatzea eta enplegua sortzea, bai eta talentuak bertan geratzea ere.

Helburu horiek lortzeko estrategian, batetik, enpresen premiak eta beharrak, eta, bestetik, hautagaien nahiak eta talentua bateratzen saiatuko dira hainbat modutara. Alde batetik, mekanismo egokiak jarriz Eibarko eta Debabarrenako berezitasuna helarazteko eta kanpoan garapen iraunkorra bultzatzen duten sektore ezberdinen interesak sustatzeko. Eta, beste alde batetik, tresnak jarriz Debabarrenak Kanpoko euskal komunitatearekin dituen loturak sakontzeko.

“Ie Team”-ek egindako ekimen-proposamenak hainbat fase aurreikusten ditu. Lehen fasean, diagnostiko bat egingo da ikusteko zein den gaur egun Debabarrenako enpresek duten eskaera, talentu eta premiei dagokienez; horretarako, ekimen interesgarrienak antzeman eta aztertu  eta emaitza gehien eta onenak eman ditzaketen eragileak identifikatuko dira. Ondoren, helburuak eta lan-ildoak ezarriko dira, ata baita garatu beharreko Plan Estrategikoa ere. Hala, jarraitu beharreko lan-lerro estrategiko nagusiak zehaztuko dira, hala nola enpresekiko ekintza zehatzak, “Debabarrena Talent” foroa edo enplegu-azoketara bisitak egitea.

Landa-lanean, munduan zehar dauden eskualdeko “talentu-izangaiak” identifikatuko dira, heziketa-zentroekin bilerak egingo dira, eta formazio-eskaintza berdiseinatu egingo da, eskualdeko etorkizuneko beharrei egokituz. Ekintza-planak honako hauek jasoko ditu: ekintza zehatzak (batzuk eskualde mailakoak, esaterako, Talent ekimenak); beste batzuk izangaiekin (zuzeneko harreman, abantaila sozioekonomikoak Debabarrenara itzul daitezen); enpresekiko ekintzak (atzerritar profilen kontzientzia) eta Unibertsitateetako ekintzak (formakuntza berrien diseinua).

Ekimen honekin, eta Eibarren enplegua sustatzeko antzeko beste batzuekin, Albistegui jaunak dio "Udalak estrategikotzat jotzen duela egitasmoa, testuinguru aproposak sortuko baititu bai enpresentzat bai gure gazte onenentzat.