Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Datorren martxoaren 21ean ospatzen den arrazakeria eta xenofobiaren aurkako eguna dela eta, Udalak onartu duen adierazpen instituzionala aurkeztuko du bihar

2019/03/15

Ekitaldia Suhiltzaile Etxean egingo da 12:00etan.

Aurreko urriaren 29an egin zen Udalbatzan aho batez onartu zen 2018-2022ko Udal Bizikidetza eta Aniztasun Plan-ean oinarrituz, udal alderdi politiko guztiek eta bizilagun elkarte batzuek azpian bidaltzen dugun “adierazpen instituzionala” onartu dute.

“Adierazpen instituzional” horrek, zeina bihar larunbatean, martxoaren 16, Eibarko Suhiltzaileen Etxean (Arrateko Suhiltzale Etxea, Azitain Industriagunea 1, Eibar) aurkeztuko den, arrazista suteak zabal ez daitezeneko deiadar egiten du. Hori dela eta, eta horretan sinadura eta horren aurkezpena egin baino lehen, udal alderdi politikoen eta bizilagun elkarteen ordezkariek arrazista suteak amatatzeko tresna anitzei buruzko ikastaro saioan parte hartuko dute. Ikastaro hori “Comisión Española de Ayuda al Refugiado (CEAR-Euskadi)” elkarteak emango du.

Saio horren ostean, eguerdiko 12etan, udal alderdi politiko guztien eta bizilagun elkarteen artean sinadura ospakizuna egingo da, eta parte-hartzaile guztien argazkia ere bai.

Adierazpen instituzionala

Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Martxoaren 21ean Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta, Eibarko Udaleko talde politikoek, Kulturarteko Mahaia osatzen duten elkarteekin batera, beren konpromisoa adierazi nahi dute tratu-berdintasunarekin, aukera-berdintasunarekin eta ez baztertzearekin, honako Deklarazio Instituzional honen bidez: 

"Egun honek hausnartzera gonbidatzen gaitu gure herrian eta munduan intolerantzia arrazistaren biktima diren pertsonen bizipenen inguruan: migratu dutenak (bai gertukoak bai urrutikoak), arriskutik ihes egin eta babes bila etorri direnak, gutxiengo etniko edo kulturaren parte direnak, edo, besterik gabe, beren itxura edo azalaren kolorea eredu nagusiena den hori betetzen ez dutenak.

Mespretxua eta nagusitasunezko jarrerak ez dira iraganeko kontua; modu zuzenak hartzen dituzte (segregazioa, arbuioa edo indarkeria) edo sotilagoak (aurreiritziak, informazio faltsuak, zurrumurruak) eta kezkatu egiten gaituzte. Eta, zehatzago, kezkatu egiten gaitu partidu politiko xenofobo jakin batzuetako diskurtsoak areagotzen doazela ikusteak, horien hedatze akritikoak. Diskurtso horiek "besteen" ideia batean oinarritzen ari dira; horren arabera "beste horiek" ez dituzte gure balio demokratikoak eta inklusio sozialeko balioak partekatzen, eta gure gizartearen akats batzuen errua leporatzen zaie (delinkuentzia, pobrezia, langabezia, gizon eta emakumeen arteko desberdintasuna…).

Gauzak horrela, dioguna da euskal gizartea, eta baita gure herria ere, irekiak direla, eta gure funtsezko balioetan eta gure ordenamendu juridikoaren islan, ez dagoela bereizketarik euskal herritarren artean, edo eibartarren artean. Hortaz, bereizketarik gabe, denok gara eskubideen subjektu, eta, halaber, bereizketarik gabe, aurrera egiteko obligazioa dugu gizarte demokratikoagoa eta kohesionatuagoa lortzeko, gure ordezkaritza politikoaren bidez, gure ordezkaritza sozialaren bidez (elkarte eta kolektiboak), eta gure esparru ekonomiko eta produktiboetako parte-hartzaileen bidez (enpresa eta biharginak).

Horregatik guztiagatik, Eibarko herriak 2018-2022 Elkarbizitza eta Aniztasuna Planean (2018ko urriaren 29ko Udal Osoko bilkurak aho batez onartua) txertatu dituen neurri guztiak berresten ditu, pertsona guztien tratu-berdintasuna eta aukera-berdintasunaren alde lan egiteko, horixe delako hiri justuago eta kohesionatuago bat eraikitzeko baldintza. Eta, aldi berean, honako konpromiso hauek hartzen ditugu:

  • Ez erabiltzea pertsona immigratuak, errefuxiatuak eta gutxiengo etknikoak arma jaurtigai gisa hurrengo hauteskunde-prozesuetan.
  • Gaitzestea edozein partidu politikok edo komunikabidek pertsona immigratu, errefuxiatu edo gutxiengo etnikoen kontra egin dezakeen erabilera mediatikoa, aurreiritzizkoa, alarmista eta nahitakoa;  bereziki, gure hirian bizi direnen kontra.
  • Jarraipena ematea elkarbizitzaren eta aniztasunaren kudeaketarako udal politikei, hauteskunde-emaitzak zein direlarik ere.“

Eibarren, 2019ko martxoaren 16an.

PSE-PSOE

EAJ-PNV

EH Bildu

Izabazi