Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

BNI Armagin taldearen lehen urteurreneko ospakizun ekitaldia hartuko du Coliseoak datorren ostegunean, urtarrilak 18

BNI Armagin taldearen lehen urteurreneko ospakizun ekitaldia hartuko du Coliseoak datorren ostegunean, urtarrilak 18

BNI Armagin taldearen lehenengo urteurreneko ekitaldiaren aurkezpeneko irudia.

2018/01/11

Ekitaldiaren helburua da interesa duten pertsonak, enpresak edo elkarteak bertara joatea, elkar ezagutzea eta beren negozio arlorako beharrezkoa den informazioa jasotzea. Goizeko 07:30etik 09:00ak arte luzatuko da ekitaldia. Arduradunen hitzetan, "Networking-a egiteko momentua egongo da, baita gosaltzeko ere".

Eibarko Coliseo Antzokiak BNI Armagin taldearen lehen urteurreneko ospakizun ekitaldia hartuko du datorren ostegunean, urtarrilak 18. Euskadiko BNI (Business Networking International) sarearen networking-aren zortzigarren taldearen ospakizun ekitaldia 07:30ean hasiko da. Aldez aurretik, 07:00etan, gonbidatuen harrera egingo zaie eta kaferako unea izango da; beranduago, berriz, check-inaren itxiera. Ekitaldia amaitu ondoren, 09:00ak inguruan, Networking-a egiteko astia egongo da, gosariarekin batera; 09:30ean, ekitaldia amaitutzat joko dute eta dagokion agurra egingo dute. Ekitaldiaren xede nagusia da interesa dutenek bertaratzea, BNI Armagin taldeko kideak ezagutzea eta behar adina informazio jasotzea beraien negozio esparru edo arlorako.

Datorren asteko ekitaldia gaur osteguna, hilak 11, aurkeztu dute Udaletxean Alberto Albistegui Garapen Ekonomiko, Enplegu eta Berrikuntza Saileko zinegotziak, Patricia Villarino BNI Armagin taldearen presidentak, José Mª Aja taldearen presidenteordeak, Idurre Albizu zuzendariak eta José Ángel Iradi diruzainak.

BNI Armagin taldeko zuzendari den Idurre Albizuk adierazi duenez, "BNIren bitartez enplegua, lankidetzak edota sinergiak sortzea lortzen da eta, aldi berean, kideen artean babes handiagoa, ikasteko gogoak eta motibazioa lortzen dira". Eibarko taldea 25 kidek osatzen dute.

Patricia Villarinok, BNI Armagin taldearen presidentak, berriz, zera azpimarratu du: "urte honetan zehar fakturatutako negozio-zifra 2.000.000 € baino handiagoa izan da". Datorren urtera begira, 2.500.000 euroko zifra gainditzea espero dute.

BNI Armagin taldeko partaideen artean 354 kontaktu inguru sortu dira eta, kanpora begira, berriz, 1000 harreman edo erreferentzia baino gehiago izan dituzte partaideek. Gainera, orain arte egindako topaketetan 231 gonbidatu inguruk hartu dute parte.

Datorren asteko ekitaldian parte hartu nahi dutenek hilaren 16a baino lehen bidali beharko dute mezu bat i.albizu@akorde.net (Idurre Albizu) edo joseba@ikusbat.com (Joseba Casasola) helbideetara edota 699495249 eta 647653864 telefono zenbakietara deitu ahal izango dute.

BNI Armagin taldearen misioa

BNI Armagin sarearen egiteko nagusia da BNIko parte hartzaileei laguntza ematea beren enpresa garatzeko ahoz ahoko marketineko programa estrukturatu bati esker. Modu horretan, epe luzera, negozio aukera berriak sortu ahal izango dituzte, baita kalitatezko harreman profesionalak ere. Halaber, marketin estrategia merke eta efektiboa bilatzen duten enpresa txiki eta ertainentzat lehen aukera izatea da helburua.

BNIn, kideek ingurune profesionala eta egituratua aurkituko dute; enpresariak bildu daitezke networkinga egiteko, marketineko trebetasun berriak garatzeko eta negozio berriak sortzeko.

etiketak: BNI Armagin, Coliseoa, Eibar