Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Bihar larunbata, Eibar Kirol Elkartearen eta Real Madrilen arteko partiduaren aurretik, haurrentzako jarduerak eta herri kirolen erakustaldia egongo dira

Bihar larunbata, Eibar Kirol Elkartearen eta Real Madrilen arteko partiduaren aurretik, haurrentzako jarduerak eta herri kirolen erakustaldia egongo dira

Eibar.

2018/03/09

Partida aprobetxatuz, ostalarien kolektiboak, Merkataritza Gune Irekiak eta H2O enpresak antolatu dute programa Eibarko Udalarekin batera, herria girotzeko xedez.

Bihar, Eibar Futbol Taldeak eta Real Madrilek jokatuko duten partiduaren aurretik, hainbat jarduera egingo dira herriko kaleetan. Programaren helburua da era horretako kirol-ekitaldiak aprobetxatuz herria girotzea eta dinamizatzea, eta ostalarien kolektiboak antolatu du, Udalaren, Eibar Merkataritza Gunearen eta H2O enpresaren lankidetzarekin batera.

Programa 09:30ean hasiko da herri-kirolen erakustaldi baten prestaketa-lanekin; ikuskizuna 10:00etan hasiko da Untzaga Plazan eta Ernesto Ezpeleta "Bihurri" aizkolari eibartarrak erronka hauxe jarriko dio bere buruari: 3 m-ko perimetroa duen enborra ebakitzea bi eskuekin, 2,5 m-ko beste enbor bat esku batekin, eta lau auto ebakitzea aizkorarekin.

10:30ean gaztelu puzgarrien eta haur-atrakzioen jarduera jarriko da martxan Eibarko hainbat lekutan. Untzaga Plazan (harmailen aldean) futbolin erraldoi bat egongo da; anbulatorioko parkean (Toribio Etxebarria) puzgarri bat jarriko da, eta Egogaineko parkean, aire libreko parke bat. Hiru guneetan, begiraleak egongo dira atrakzioetan.

Jaiari amaiera emateko, zale guztiei dei egiten zaie erdigunetik Ipuruako futbol-zelaira partidua ikustera igotzeko, Eibarko peñekin batera. Gainera, goizean zehar, "peñen topaketa" bat egongo da 10:30ean, Bihurriren desafioa ikusteko. "Topaketa" hori Eskozia La Bravak antolatu du eta peña berberak jarriko du txosna Untzaga Plazan.

Ostalariek antolatutako jardueren helburua da egun berezietan, esaterako biharko futbol-partiduan, herria girotzea. Horren haritik, Udalak begi onez ikusten ditu halako elkarte eta kolektiboen ekimenak, eta beti dago prest horiek bultzatu eta herriko ahalik eta leku gehienak girotzeko.