Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Barrenaren eta Azitaingo tren-geltokiaren arteko oinezkoen pasarela berria 340.000 eurotan adjudikatu da

Barrenaren eta Azitaingo tren-geltokiaren arteko oinezkoen pasarela berria 340.000 eurotan adjudikatu da

Ego errekaren gainean dagoen oinezkoen pasarela edo zubia.

2019/07/03

Erreka gaineko zubi berria oraingoa baino irisgarriagoa eta erosoagoa izango da erabiltzaileentzat. Obrak 13 aste izango du. Udalak auzokoen eskariari erantzuten dio, izan ere, Azitaingo geltokia abian jarri denetik gero eta jende gehiago pasatzen baita zubitik.

Oinezkoen pasarela berri bat egingo da Barrena inguruan (Lidl zentroa zegoen eraikin ostean); lanak Obras Especiales Edificacion e Infraestructuras enpresari adjudikatu zaizkio 340.856 eurotan (BEZa barne), eta 13 aste iraungo dute. Pasabide berria oraingo pasarelaren ordez jarriko da, eta irisgarriagoa eta erosoagoa izango da erabiltzaileentzat.  

Miguel de los Toyos alkatearen hitzetan, “lan honekin pasabide irisgarriagoa sortzeko eskariei erantzun nahi diegu, eta batez ere oraingo pasarelak dituen pendizak saihestu, hala, agindutakoa betez”.  

Hartutako soluzioa, Injelan SL ingeniaritzak idatzitako proiektu batean oinarrituz, 31,40 m-ko trazatu zuzeneko egitura horizontal bat izango duen pasarela bat eraikitzea da. Era horretan, zubi osoa laua izango da.

Ibaiaren ertz biak komunikatzeko eta geltokirako pasabidea izateko, oraingo pasarela eraitsi aurretik, behin behineko pasabide alternatibo bat jarriko da oinezkoentzat. Gero, pasarela bota eta berria eraikitzeko lanak hasiko dira. Azkenik, baranda jarriko da, argi berriak, drainatze-sistema egingo da eta pasarelaren zorua jarri.       

Pasarela berria 347.816,63 eurotan irten zen lizitaziora eta obrak egiteko epea 17 astekoa izango da; hortaz, adjudikazio-prezioa eta epea murriztea lortu da.

Gaur egun dagoen pasarela 1999an eraiki zen UAR-I Azitaingo etxebizitzen blokeak urbanizatzeko obren barruan. Hasieran, pasarela horrek ibaiaren ezkerraldeko gune urbanizatuari ematen zion sarbidea, baina erabilera nahiko mugatua zuen. 2012an Azitaingo trenbidearen geltoki berria eraiki zenean, pasarela askoz gehiago erabiltzen hasi zen.

Denborarekin ikusi da pendiza oso nabarmena dela. Horregatik Udalak ordeztea erabaki zuen pendizik gabeko paserala erosoago eta irisgarriago bat egiteko. Hala, pasarela berria horizontala izango da  bere ibilbide osoan.

Erlazionatutako albistea: