Azaroaren 28an, "Slow Food" jardunaldi bat egongo da Udaletxean ekoizleekin, praktika onekin, Zaporearen Tailerrekin...
Datorren asteazkenean, azaroak 28, jardunaldi bat egingo da Eibarren Slow Food nazioarteko mugimendua —Carlo Petrini da irabazi asmorik gabeko entitate horren buru— ezagutarazteko eta herritarren artean "Slow Food Elikagaiaren Komunitatea”ren oinarriak ezartzen saiatzeko. Garapen Ekonomiko, Berrikuntza eta Enplegu saileko zinegotzi Alberto Albistegui jaunak ezagutzera eman du Eibarko Udalatxe barruan egongo den egitaraua; irekiera-ekitaldian Andoni Luis Aduriz sukaldaria egongo da. Jardunaldia goizez izango da (09:30etik 13:30era, pleno-aretoan) eta arratsaldez (15:30etik 19:30era, barruko patioan); jende guztiarentzat irekia izango da eta hainbat ekitaldi egongo dira: hitzaldiak, mahai-inguruak, zaporearen tailerrak eskoletako ikasleekin, praktika onak…
Andoni Luis Adurizen azalpenen ondoren, Slow Food mugimendua ezagutzera emango du Nazioarteko Kontseilari Alberto Lopez de Ipiña jaunak, eta “La Ruta Slow” irratsaioaren zuzendari Aitor Buendia kazetari eibartarrak moderatu eta dinamizatuko du jardunaldi osoa. “Gure xede nagusia da herritarrak kontziente izatea daukagun zorteaz; izan ere gure inguruan ekoizle txiki ugari ditugu, eta garrantzitsua da haien produktuak kontsumitzea, ingurumenaren eta paisaia mantentzea eta gertutasuneko merkataritza sustatzea bertako ekonomia bultzatzeko”, adierazi du Albistegi jaunak.
Mahai-inguruak eta ponentziak
Azaroaren 28ko jardunaldian, gure eskualdeko ekoizleei eta tokiko merkataritzakoei entzungo diegu mahai-inguru formatuan; egongo da tarte bat proiektu berritzaileei buruz hitz egiteko, hala nola “Aza ta Porrua” bertako kontsumo-komunitatea; edo El Colmado de Tudela Santi Cordón sukaldariak zuzendutako proiektua ezagutzeko; gainera, Euskadin egiten ari diren Sow Food praktika onak ezagutuko ditugu, esaterako, “Ekotarriko”, “Oilobide” edo “Karabeleko”, eta, azkenik, Mireia Alonso eibartar gastronomo andrearen esperientzia pertsonala ezagutuko dugu.
BASERRIKOA proiektuan parte hartzen duten eskualdeko ekoizleek Zaporearen Tailer bat egingo dute, “Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleei zuzendua, NIREA programaren laguntzarekin; programa kolaboratzailea da, landa-gizartearen eta hiri-gizartearen birkonexioa sustatzen du eta enpresen, entitateen eta euskal gizartearen erantzukizuna. Baserrikoa bokazio horrekin sortu den egitasmo bat da, eta horregatik jaso du “Nire Proiektua” aitortza, gogorarazi du Agurtzane Debemeneko arduradunak.
Hitz batean, herritarren partaidetzari irekia egongo den jardunaldi bat, helburutzat duena Eibarren Slow Food Elikagaien Komunitatearen oinarriak ezartzea.
Azaroaren 28ko goizeko egitaraua (Udaletxeko Pleno Aretoa)
09.30 – 10:00
Jardunaldiaren aurkezpena: Alberto Albistegi, Eibarko Udaleko Garapen ekonomiko, Enplegu eta Berrikuntza saileko zinegotzia eta Aitor Buendia, kazetaria eta La Ruta Slow irratsaiko zuzendaria
10.00 - 11.00
Inaugurazio-hitzaldia: Alberto López de Ipiña jauna, Slow Food mugimenduko nazioarteko kontseilaria eta Andoni Luis Aduriz jauna, IXO Taldearen sukaldari eta bazkidea.
11.00 – 11.15 Atsedena
11.15 -12.15
Zaporearen Tailerra, LEHEN Hezkuntzako ikasleei zuzendua, honako ekoizle hauekin:
- Aizpea Eizagirre (Sosola baserria), irin ezberdinetako ogiekin
- Itsaso Irazabal (Mausitxa baserria), ardi-gaztarekin
- Nekane Uranga (Sagarmiña baserria), bertako barietate ezberdinetako sagarrekin eta sagar-zukuarekin
12.15 - 13.15
1. mahai-ingurua 1-SLOW FOOD PRAKTIKA ONAK
- Karabeleko (Gipuzkoa)
- Ekotarriko (Araba)
- Oilobide (Bizkaia)
13.20 - 13.30
Goizkoaren laburpena eta arratsalderako agendaren iragarpena
Azaroaren 28ko arratsaldeko egitaraua (Udaletxe barruko patioa)
15:30 – 16:00
“Lurreko kolmatua: proiektua Tudelako Merkatuan / El Colmado de Tudela: proyecto en el Mercado”, Santi Cordón sukaldariaren eskutik (“Slow Food” Trinquete jatetxea(Tudela)
16.00- 16.30
“Azpeitiako Udaleko elikagaiei buruzko estrategia / Estrategia alimentaria del Ayuntamiento de Azpeitia”, con Josu Labaka Azpeitiko Udaleko Kultura saileko Josu Labakaren eskutik
16.30 - 17.00
“Baserrikoa Debabarrena”, Debemenen proiektua, Debabarrena eskualdean
17.00 – 17.15 Atsedena
17.15 - 17.45
“Slow Cities (Mungia)”, con Kepa Freire jaunarekin (Slow Food Mungia eta Bizkaia-ren fundatzailea) eta Mungiako Udala
17.45h- 18.15
“Nola defendatu produktua / Cómo defendemos el producto”
- Letxuga Martina
- AZTA TA PORRUA Eibar taldeko kontsumitzailea
18.15 - 18.45
“Slow Foodeko Zaporeen Kutxa”, Añanako Gatz Harana Fundazioarekin
18.45 - 19.20
“Iraganari begiratzea etorkizuna ezagutzeko / Un vistazo al pasado, para conocer nuestro futuro” Mireia Alonsorekin.
19:20-19:30
Agurra eta amaiera.