Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Auzitegi Gorenak 'Procés'-aren inguruan emandako sententziari buruzko adierazpen instituzional bat onartu du Udalak

2019/10/17

Eibarko EAJ-PNV eta Eibarko EH Bildu taldeek aurkeztu dute onartutako adierazpena eta bi alderdi horiek babestu dute; Eibarko PSE-EEk kontra bozkatu du eta Elkarrekin Podemos Eibar abstenitu egin da. Eibarko PSE-EE eta Elkarrekin Podemos Eibarrek ere beren adierazpenak egin dituzte.

Udalak adierazpen instituzional bat onartu du Auzitegi Gorenak ‘procés’-aren inguruan emandako sententziari buruz. Eibarko Udaleko Bozeramaileen Batzordea gaur eguerdian bildu da, Eibarko EAJ-PNV eta Eibarko EH Bildu taldeek bileraren premiazko deialdia egin ondoren.

Bilkuran, batetik, Kataluniako azken gertakariei buruz Eibarko EAJ-PNV eta Eibarko EH Bilduk egindako adierazpen bateratu bat aztertu dute, zehazki, Auzitegi Gorenaren epaiari buruzkoa, eta, bestetik, Eibarko PSE-EEk eta Elkarrekin-Podemos Eibar taldeak egindako adierazpen bana.

Testuak aztertu ondoren, onartu egin da jeltzaleek eta alderdi abertzaleak aurkeztutako deklarazioa bi taldeen aldeko botoekin, sozialisten oposizioarekin eta Elkarrekin-Podemos Eibarren abstentzioarekin.

Onartutako adierazpena osorik irakurtzeko, SAKATU HEMEN.