Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

"Aurreiritzi eta estereotipoak desmuntatzen: Zurrumurruen kontrako agenteak trebatzeko tailerrak" urrian zehar Portalean

"Aurreiritzi eta estereotipoak desmuntatzen: Zurrumurruen kontrako agenteak trebatzeko tailerrak" urrian zehar Portalean

Programa antirumor castellano

2013/10/01

Programak lau saio izango ditu eta urriak 9, 16, 24 eta 28an burutuko dira. Eibarko Udaleko Immigrazio alorrak SOS Arrazakeriarekin lantaldean antolatzen ditu.

"Etorkinak konponbidearen parte dira, ez arazoarena" Xabier Aierdi.

Urrian zehar, immigrazioaren gainean entzuten diren zurrumurru, aurreiritzi eta estereotipoak eta hauei aurre egiteko tresnak lantzeko lau saio emango dira. Saio guztiak Portaleako ikastaro gelan emango dira, arratsaldeko 18.00etatik aurrera. Plazak mugatuak dira. Informazio gehiagorako eta izena emateko: 943708440 edo inmigrazioa@eibar.net. 

- Urriak 9, asteazkena: Kulturak eta identitateak. Aurreiritziak, estereotipoak eta zurrumurruak. Xabier Aierdi (Begirune).

- Urriak 16, asteazkena: Zurrumurruei erantzuten. Agustín Unzurrunzaga (SOS Arrazakeria).

- Urriak 24, osteguna: Zurrumurruak kudeatzeko komunikazio eta emozio estrategiak. Raquel Moreno (Xarxa Antirumors Barcelona).

- Urriak 28, astelehena: Zer egin dezakegu Eibarren zurrumurruen aurka? (SOS Arrazakeria)