Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Bidebarrietako lorategiak goitik behera eraberrituko dituen obrak egiten hasi dira

2015/12/03

Obra horiek joan zen astean Construcciones Morga SL etxeari adjudikatu zitzaizkion 327.558,28 euroan (BEZa barne); atera zen lizitazioan aurreikusitako zenbatekoa 572.591,54 eurokoa zen (BEZa barne). Obrek 3 hile inguru iraungo dute eta hauexek dira: hango pegoretarako bideak konpontzea, zoladura berriztatzea, euri-ura batzeko eta saneamendurako sare berri bat jartzea, LED motako luminariak ipintzea eta lorezaintza lanak egitea. Eibarko Udalak Bidebarrietako auzolagunek egindako hobekuntza-eskaerari erantzuten dio.

Bidebarrietako lorategiak berriztatzeko obrak atzo bertan hasi ziren. Obra horiek joan zen astean Construcciones Morga SL etxeari adjudikatu zitzaizkion 327.558,28 euroan (BEZa barne). Alde handia dago joan zen urrian lizitaziora atera zen proiektuan aurreikusitako zenbatekoarekin, hura 572.591,54 eurokoa baitzen (BEZa barne).

Bidebarrietako lorategien urbanizazioa goitik behera eraberritzeko asmoak hiru hileko lana eskatuko du. Obrak 3 zenbakiko etxearen ondoan dauden lorategietan hasiko dira egiten.

Lanak Eibarko kale horretako 21. Zenbakiraino iritsiko dira. Hauxe da helburu nagusia: hango bizilagunek alde hura hobetzeko eskaerari konponbidea ematea eta, aldi berean, leku hura txukuntzea eta egokitzea oinezkoentzako.

Pegoren irisgarritasuna ere lan horietan dago sartuta; baita etxeetarako bideen zoladura berriztatzea ere.  Beraz, zoladura berriztatzen denean horrekin batera euri-ura batzeko sare berri bat egiteko aukera egongo da; baita saneamendu-sare berria jartzeko modua ere.

Espaloi zaharkituak berriztatu egingo dira; lauzak ordeztu. Eta gaur egun handik zehar oinez dabilenari traba egiten dioten desnibelak kendu egingo dira. Gainera, zoladurak area edukitzera, euria egiten duenean ur-putzuak  egiten dira alde hartan, eta horrek lurzoruaren asentua eta ur-hustubideen desnibela ekarri du.

Etxosteko fatxaden alboan dauden espaloietako harmaila guztiak kendu egingo dira, baita pegoretara ematen dutenak ere. Harmailen ordez arrapalak jarriko dira, oinez dabilenari gauza erraztearrean.

Bestalde, herriko argiteria ere hobetuko da, gaur dauden luminarien ordez beste batzuk jarrita baina LED argi-igorledunak. Horrela, argitasunaren kalitatea hobetzeaz gain energian eta kontsumoan aurreztu egingo da.

Azkenik, lorategiak saneatu egingo dira han dagoen lurra erretiratuta, lur-geruza berria botata eta landare berriak sartuta. Ureztatze-sistema ere hobetu egingo da. Altzari berriekin osatuko da proiektua: paperontzi gehiago ipiniko dira, barandak jarriko dira, iturri bi eta 15 eserleku.

Lan horiek inguru hartako bizilagunekin adostu dira. Hango bizilagunak eurak izan ziren  zituzten premiei modurik onenean egokitzen zen proiektua aukeratu zutenak Eibarko Udalak joan zen urtean martxan jarri zuen parte-hartze prozesu hartan. Horrela, Udalak nahi izan duena zera izan da: proiektuaren onuradun nagusiak, hango bizilagunak,  prozesuaren eragile izatea aukerarik egokiena hautatzeko orduan.

Udalak proiektuaren lizitaziorako ezarri duen zenbatekoa PSE-EE taldeak  Eusko Jaurlaritzarekin aurtengo aurrekontuei begira adostu zuen akordioan oinarritzen da, Eibarko PSE-EE taldeak 2.501.000 euro lortu baitzituen hiri honetan inbertitzeko.