Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Astelehenetik aurrera, fatxada nagusiko sarbide berritik sartuko da jendea Udaletxera

Eibarko Udala.

Eibarko Udala.

2021/05/07

Sarrera Atezaintzako zerbitzutik izango da, atezainak izango baitira udaletxera joan nahi duten pertsonen sarbidea eta identifikazioa kontrolatuko dutenak. Pegorara, beti bezala, udaletxe alboko atetik sartuko da, eta irteera guztiak Udaltzaingotik izango dira.

Astelehenetik aurrera, maiatzak 10, Eibarko udaletxera joateko Untzaga plazara ematen duen fatxada nagusiko ate batetik sartu beharko da. Azken hilabeteetan, pandemiaren neurri murriztaileak direla-eta, atzealdetik sartu behar zen udaletxera, Udaltzaingoaren aldetik.

Baina astelehenetik aurrera, sarbide berriaren antolaketa-lanak egin eta seinaleak jarri ondoren, udaletxera gestioak egitera doazen pertsona guztiak Atezaintzako atetik sartuko dira, non sarreraren eta identifikazioaren kontrol bat egongo den.  Irteera, berriz, Udaltzaingoaren aldetik egingo da.

Bestalde, Pegora Herritarren Arreta Zerbitzura doazenak, beti bezala, eraikinaren aldameneko atetik sartuko dira, eta ez patiora ematen duen atetik; lehen hortik ere joan zitekeen, baina hemendik aurrera ate hori itxita egongo da.

Nortasun Agiri Nazionala (NAN) izapidetzera doazen pertsonak ere Atezaintzatik sartu beharko dira, eta bakarrik emango da baimena hitzordua baino 10 minutu lehenago sartzeko, jende-pilaketak saihesteko. 

Sarbide berrien eta Atezaintzaren egokitzapenaren helburua da udaletxera joaten diren pertsonen sartu-irteerak kontrolatzea eta jende-pilaketak saihestea, norabide bakarreko igarobide bat sortuz, era berean, udal zerbitzuetara joateko informazioa emanez.