Astelehenean, azaroak 11, erosketa-bonuen kanpaina berri bat jarriko du martxan Eibarko Udalak, 4850 bonu aterata
Datorren astelehenean, azaroak 11, udazkeneko bonu-txartelen kanpaina berri bat hasiko da. Guztira merkataritzako, zerbitzuetako, ostalaritzako eta elikadurako 156 establezimenduk hartuko dute parte. Kanpaina berria Eibarko Udalak bultzatu eta diruz lagundu du, 75.000 eurorekin, eta Eibar Merkataritza Gune Irekiarekin eta Nafarroako Rural Kutxarekin lankidetzan antolatu da.
"Gure herriko merkatariei eta ostalariei bonu-kanpainen bidez laguntzea funtsezkoa da gure ekonomia suspertzeko eta herritarrei Eibarko negozioen potentzial handia erakusteko”, adierazi du Jon Iraola alkateak. Pizgarri hauek sustatu egiten dute herrian erostea, eta hori onuragarria da denentzat, bai merkatarientzat bai kontsumitzaileentzat. Seguru nago kanpaina hau berriz ere oso arrakastatsua izango dela eta gure ehun ekonomikoa indartzeko balioko duela."
Aurtengo edizioan, hiru sektorerentzat izango da kanpaina: merkataritza eta zerbitzuak, elikadura eta ostalaritza. Bonu-txartelak desberdinak izango dira modalitateen arabera, eta baldintzak ere bakoitzak bereak izango ditu.
4.850 bonu atera dira guztira, zenbateko desberdinekoak; hortaz, era guztietako establezimenduetan egin ahal izango dira erosketak eta zerbitzuak eskuratu, % 20 eta % 30 arteko deskontuekin.
50 eta 100 euroko bi txartel-modalitate aukeratu ahal izango dira, harik eta txartelak amaitu arte. Erosteko azken eguna abenduaren 2a izango da. Elikadurako eta Merkataritza eta Zerbitzuetako sektoreetako txarteletan % 20ko deskontua egingo da; hortaz, salmenta-prezioa 40 eurokoa izango da eta benetako balioa 50 eurokoa. Ostalaritzaren kasuan, deskontua % 30ekoa izango da. Salmenta-prezioa 35 eurokoa eta benetako balioa 50 eurokoa.
Bonu-txartelak azaroaren 11n jarriko dira salgai, 10:00etan. Interesa dutenek www.erosieibarren.eus.helbidean erosi ahal izango dituzte.
Esan beharra dago bonu-kopuru jakin bat egongo dela salgai bai Eibarren bizi diren pertsonentzat, bai beste herri batzuetan bizi direnentzat. Gehienez ere, bi bonu eskuratu ahal izango dira NAN edo AIZ bakoitzeko, alegia, 50 euroko txartel bat erosi ahalko da eta 100 euroko beste bat.
www.erosieibarren.eus webgunean bertan argitaratuko da zer establezimendutan eros daitezkeen txartelak; dagokion kategoriaren arabera egongo dira aktibatuta. Horretarako, txartel guztiek pegatina bat izango dute, dagokion kategoria identifikatzeko. Beste kategoria batean erabiliz gero, ez du funtzionatuko.
Bonu-txartelak erosi eta bi egun balioduneko epean jaso ahal izango dira, erosketa-prozesuan aukeratutako establezimenduan; horretarako, erosketa horren ziurtagiria eraman beharko da. Txartela jasotzeko establezimenduak hauxek dira: “Burbujas y más” Estaziño kalean, “Lakuesta Óptica” Fermín Calbetón kalean eta Amañako estankoan.
Abenduaren 5era arte erabili ahalko dira txartelak; egun horretan amaituko da kanpaina. Egun horretatik aurrera, txartelak baliogabetuta geratuko dira, nahiz eta saldoa izan, eta saldo hori ezin izango da berreskuratu.
Azkenean, txartelak erabili diren azken establezimenduan utzi beharko dira, hala, beste kanpaina batzuetan birziklatu ahal izateko.
Bideoa: