Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Andretxearen instalazio berriak irekitzeko prozesua azken fasean sartu da eraikinaren barrualdea egokitzeko lanen adjudikazioarekin

Artxiboko irudia. Eibarko Andretxeko egoitza berria hartuko duen Isasi kaleko eraikina.

Artxiboko irudia. Eibarko Andretxeko egoitza berria hartuko duen Isasi kaleko eraikina.

2022/03/24

Lanak 917.437 eurotan esleitu dira, eta hauek egiteko epea 37 astekoa izango da; beraz, gaur egungo aurreikuspenen arabera, Emakumearen Etxearen instalazio berriak datorren hiruhilekorako jarriko dira martxan. Egokitzapen-proiektuak barne hartzen ditu Berdintasuneko Udal Zerbitzuak bere garaian planteatutako beharrak eta eskakizunak, espazioen eta zerbitzuei banaketari dagokienez.

Eibarko Andretxeko (Emakumearen Etxea) egoitza berria hartuko duen Isasi kaleko eraikinaren barruko egokitzapen-lanak laster hasiko dira, obrak UTE Urdinberri-Viuda de Sainz sozietateari esleitu ondoren, 917.437 eurotan (BEZa barne).

Jon Iraola Eibarko alkateak eta Patricia Arrizabalaga Berdintasuneko zinegotziak gaur jakinarazi dituzte esleipen horren emaitza, lanak egiteko aurreikuspenak eta Eibarko Andretxe berria martxan jartzeko planak.

Jon Iraola alkateak zera azpimarratu du: “Lan hauen adjudikazioa eta hasiera Andretxe berria errealitate bihurtzeko azken urratsa dira. Eibarko herritarrek aspalditik itxaron duten proiektua da, eta horren aldeko apustu sendoa egin dugu gobernu-taldetik, uste baitugu Eibarko emakumeek beren beharretara egokitutako espazio zabal eta modernoa merezi dutela. Horregatik, gune berri hau sortzeko prozesu osoan, Udaleko Berdintasun Zerbitzuaren eta Emakumearen Mahaiaren eskutik joan nahi izan dugu, Eibarko emakumeen kezkek, beharrek eta hobetzeko eskaerek Andretxea berrian erantzuna izan dezaten.”

Ildo horretan, Iraolak hauxe gaineratu du, “Eraberritze-lan hauek, duela urte batzuk eraikinean egin ziren obrekin batera, emakumearen ahalduntzerako garrantzi handiko erreferentzia-puntu bihurtuko dute gune hau, eta bertan jarduerak garatu eta ezagutza berriak eskuratu ahal izango dituzte”.

Horrela, Berdintasun Sailaren eta Emakumearen Mahaiaren planteamenduak kontuan hartu dira eraikinak bildu beharko dituen zerbitzuak eta espazioen banaketa definitzean, dagoen azalera ahalik eta gehien aprobetxatuz, higiezin oso estua dela kontuan hartuta.

Eraikinaren aldeetako bat berreskuratuko da, multzoarekin harmonizatuz; eta Astelena pilotalekurako sarbideak ere hobetu egingo dira, gaur egun duena baino sarrera zabalagoa eta modernoagoa eginez; era berean, larrialdietako ebakuazioa ere hobetuko da.

Esleipen-akordioan zehazten denez, proiektatutako lanak gauzatzeko epea 37 astekoa izango da; beraz, aurreikuspenen arabera, 2023ko lehen hiruhilekorako obrak amaituta egongo dira eta Andretxeako egoitza berria martxan jarri ahal izango da.

Horren harira, Patricia Arrizabalaga Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, “COVID-19aren pandemiaren agerpenak eragin du Andretxeko eraikin berriaren eraberritzea espero baino gehiago atzeratzea. Baina espazio berria gero eta gertuago dago errealitate bihurtzetik. Berdintasun Sailetik eta Andretxetik asko dira astero egiten ditugun jarduerak emakumearen ahalduntzerako. Klaseak ematen ditugu, hitzaldiak antolatu eta lan handia egiten dugu emakumeei laguntzen”.

“Herrian egiten ari garen ahalduntze-mugimendu horretarako batzuetan egungo Andretxearen espazioa ez da aski. Horregatik, eraikin berria da, duda barik, emakumearengatik eta emakumearentzat Udaletik eta Emakumearen Mahaitik egiten dugun lanak merezi duen tokia.”

Andretxeko eraikin berriaren espazioen banaketaren arabera, Isasi kaleko sarrera nagusitik eraikinaren beheko solairura sartuko da, non harrera-lekua, bulego-gune bat eta erabilera anitzeko espazio bat egongo diren. Lehenengo solairuan Udaleko Berdintasun Zerbitzuko talde tekniko eta politikorako bulegoak egongo dira, eta baita erabilera anitzeko gela zabal bat eta bilerak egiteko beste bat.

Bigarren solairuan kokatuko dira liburutegia, ordenagailu-gela, berdintasunaren alde lan egiten duten elkarteentzako eta emakume-taldeentzako hainbat bilera-gela eta sukalde handi bat, topagune eta prestakuntza-espazio bat bezala erabiliko dena.  Gainera, erdisotoan leku txiki bat egongo da eszenatokitzat erabiliko dena, hitzaldiak eta antzeko jarduerak egiteko.

Isasi kaleko eraikinaren zaharberritze-lanen kostua —eraikina oso egoera txarrean zegoen—, 700.000 euro ingurukoa izan zen. Orain, bakarrik geratzen da barrualdeko azpiegiturak egokitzea eta hornitzea, eta laster hasiko dira horretarako lanak.

Lizitaziora aterako den proiektu hau lotuta dago Errebal Plazia funtzio anitzeko eraikin berriaren -2 solairuan dauden garajeen eta trastelekuen eraikuntzarekin eta adjudikazioarekin.  Eibarko PSE-EE eta EH Bildu udal taldeek iazko urterako onartutako aurrekontu-akordio baten arabera, Errebalgo garajeen adjudikazioarekin lortutako diru-sarreren parte bat Andretxeko eraikinaren barnealdea berritzeko erabiliko da.

Jon Iraola, Eibarko alkatea, eta Patricia Arrizabalaga, Berdintasuneko zinegotzia.
Jon Iraola, Eibarko alkatea, eta Patricia Arrizabalaga, Berdintasuneko zinegotzia, prentsaurrekoan.

Erlazionatutako edukia: