Eibarko Udala
ate irekiak

Altzoa Alargunen Elkarteak Ate Irekien Eguna antolatu du azaroaren 9rako, Coliseoan

2024/11/07
Artxiboko irudia. Coliseo Antzokia.
Artxiboko irudia. Coliseo Antzokia.
Egunean zehar mahai-inguruak eta hitzaldiak egongo dira, baita bazkari bat ere (Untzaga Plaza hotelean). Ekitaldiaren helburua da hausnarketarako gune bat eskaintzea, eta, era berean, elkartea ezagutzera ematea.

1995ean sortutako Altzoa Alargunen Elkarteak Ate Irekien Eguna antolatu du Coliseo antzokian azaroaren 9an. Goizean zehar, askotariko jarduerak egongo dira: mahai-inguruak, hitzaldiak, eta, baita bazkari bat ere (Untzaga Plaza hotelean). 

Egitaraua 10:00etan hasiko da, bertaratutakoei egingo zaien harrerarekin, eta irekiera  ofiziala 10:45ean izango da. Lehen mahai-ingurua 11:00etan izango da.  Cristina Gómez Díaz, Arrate Aranceta Iriondo eta Esperanza De la Mano Ramos izango dira solaskide. Ondoren,11:30ean, kafea hartzeko atsedena egingo da.

Ekitaldian Emakundeko eta Alargunen Federazio eta Elkarteen Konfederazioko (CONFAV) agintariak ere izango dira.

12:00etan, “Envejecer siendo mujer. La importancia del tejido asociativo” izeneko hitzaldia egongo da Monica Ramos Tororen eskutik; ondoren, mahai-ingurua eta gaiaren inguruko solasaldia. Virginia Imaz Quijeraren "Clowncusiones" clow-ikuskizunarekin amaituko da ekitaldia, 13:20an.

Amaitzeko, bazkari bat egingo da (40 euroko menua) Untzaga Plaza hotelean. Ate Irekien Egunak gune bat eskaini nahi du zahartzeari eta emakumeentzako laguntza-sareen garrantziari buruzko hausnarketarako eta topaketarako.