Eibarko Udala
Gizartekintza

Aldaketak Gizartekintzako administrazio-bulegoko arreta-ordutegian

2025/02/17
Gizartekintza sailerako sarbidea.
Gizartekintza sailerako sarbidea.

Hemendik aurrera, Gizartekintzako administrazio-bulegoko arreta presentzialaren ordutegia hauxe izango da: astelehenetik ostegunera, 9:00etatik 12:30era.
Ostiraletan itxita egongo da administrazio-zereginak egiteko eta telefono bidezko arreta emateko.

Aldaketaren arrazoiak

Azken urteotan, gero eta gehiago dira Gizartekintza Sailak egunero artatzen dituen kasuak, bai modu presentzialean bai telefono bidez, inoiz, egunean 100 kasu baino gehiago ere  artatzeraino.  Lan-karga horrek zaildu egin du beste administrazio-lan batzuk egitea, funtsezkoak  direnak sailak behar bezala funtzionatzeko eta Eibarko herritarren beharrei modu egokian erantzuteko.

Balorazio- eta berrantolaketa-prozesu baten ondoren, hobetu beharreko arlo batzuk antzeman dira, eta haietako bat da administrazio-bulegoa.  Bulegoko profesional talde hau da erabiltzaileekin eta haien beharrekin harremana duen lehen puntua, eta horrek askotan lana pilatzea eragin du eman beharreko arretan.

Hartutako neurriak

Egoera konpontzeko, bi neurri oso garrantzitsu hartu dira:

  1. Taldea indartzea
    • Administrazio-profila duten bi pertsona hasi dira lanean administrazio-bulegoan.
    • Gizarte-laneko profila duen beste pertsona bat ere hasi da; erabiltzaileekin lehen elkarrizketak egingo ditu.
    • Errefortzu hauei esker, murriztu egingo da itxaron-zerrenda eta herritarrei eman beharreko arreta azkarragoa eta hurbilagoa izango da.

      2. Arreta presentzialaren ordutegi-aldaketa

    • Ordutegi berria: Astelehenetik ostegunera, 9:00etatik 12:30era.
    • Ostiralean itxita egongo da, telefono bidezko arreta eta administrazio-lana egiteko.
    • Gizarte-langileekiko eta saileko beste teknikari batzuekiko hitzorduak ez dira aldatuko, eta jarraituko dute aurretiazkoak izaten.
    • Larrialdiak orain arte bezala artatuko dira.

Antolaketa berriaren helburuak

Berrantolaketa honekin, hauxe lortu nahi da:

  • Administrazio-bulegoan, pilatutako lanak arinago izapidetzea eta arreta hobetzea.
  • Arreta telefoniko eraginkorragoa bermatzea.
  • Denbora gehiago izatea dokumentuak eta espedienteak kudeatu eta izapidetzeko.
  • Itxaron-denborak murriztea.

Aldaketa hau Gizartekintza Sailaren barne-berrikuspen prozesu baten parte da, eta lortu nahi dena da antolaketa-, lan- eta protokolo-ereduak eguneratzea eta optimizatzea, herritarren beharrei erantzun eraginkorragoa emango zaiela ziurtatuz.