Afariketan 2012-2013
2012/09/12

"Afariketan" programa haur hezkuntzako 3. mailako eta lehen hezkuntzako 1go eta 2. mailako umeentzat zuzenduta dago.
Eibarko Udalak antolatuta eta Astixa S.L.-k kudeatzen duen afariketan programaren izen-emate epea datorren irailaren 17an zabalduko da.
Izen-emate epea:
2012ko irailaren 17tik irailaren 20ra.
Non:
Indianokua Gaztelekuan (Muzategi kalea 3)
Ordutegia:
10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara
Irailaren 17an eta 18an Amañako ludotekan eta Arrateko Andra Mari ikastetxean izena-emateko aukera ere izango da ordutegia 16:00etatik 18:00etara izanik.
Matrikularen prezioa:
50€ (haur hezkuntzako 3. mailako haurrentzat)
75€ (lehen hezkuntzako 1go eta 2. mailako ikasleentzat)