Adierazpen instituzionala Podemos Ahal Dugu Eibar alderdi politikoaren egoitzan egindako pintadak gaitzesteko
2020/11/10

Azpian sinatzen duten Eibarko Udaleko udal taldeek, gaur Podemos Ahal Dugu Eibar alderdi politikoaren egoitzan egindako "Diktadura burgesaren arduraduna" irakur daitekeen pintaden aurrean, honako hau adierazten dute:
- Irmotasunez gaitzesten du intolerantzia ekintza bat den gertaera hau, eta bere elkartasun eta babes osoa erakusten dio alderdi honi.
- Era berean, arbuiatzen du legez eratutako edozein alderdi politikoren demokraziaren eta adierazpen-askatasunaren, iritziaren eta ideologiaren aurkako edozein eraso.
- Gauza guztien aurrean, komunikazioa eta elkarrizketa eremu politiko eta sozialean jarduteko bide bakarrak direla defendatzen du.
- Demokraziaren eta askatasunaren alde lan egiten jarraitzeko konpromisoa hartzen du, ekintza horiekin amaitzeko.
Eibarren, 2020ko azaroaren 10ean.
Jon Iraola Iriondo Josu Mendikute Rodriguez Isabel Fernández Pejenaute
PSE-EE Eibar Eibarko EAJ-PNV Elkarrekin Podemos - Eibar