Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Abian da laguntza zerbitzu berria etxetik ezin ateratzeagatik, elikagaiak edo sendagaiak erosi ezin dituzten 65 urtetik gorakoentzat edo mendekoentzat

Eibarko irudia.

Eibar.

2020/03/18

Eibarko Udalak eta Gurutze Gorriak jarduera-protokolo bat ezarri dute, 65 urtetik gorakoentzat edo mendekoentzat, etxetik ezin ateratzeagatik, elikagaiak edo botikak erosi ezin dituztelako.

Hauxe da prozedura:

1.- Zerbitzu honen premia duen pertsonak Udaleko Gizarte Zerbitzuetara deitu beharko du (943 70 84 40), 9:00etatik 14:00etara, edo mezu elektronikoa bidali laguntza@eibar.eus helbidera.

2.- Gizarte langileak kasua baloratuko du, eta onartuz gero, Gurutze Gorriari pasatuko dizkio datuak.

3.- Gurutze Gorria telefonoz jarriko da harremanetan zerbitzuaren erabiltzailearekin, eta boluntarioa noiz joango den etxera esango dio.

4.- Gurutze Gorriko boluntarioa (behar bezala egiaztatuta egongo da) pertsona horren etxera joango da eta elikagaien eta sendagaien zerrenda jasoko du, baita dirua eta osasun-txartela ere, beharrezkoa bada.

5.- Erosketa egindakoan, Gurutze Gorriko boluntarioak erabiltzailearen etxera eramango du. Entrega-etxetik gertu dagoenean, boluntarioak telefonoz deituko dio interesatuari eta haren atean lagako ditu erosketak eta soberako dirua.

Udalak herritarrek abian jarritako ekimenak eskertu nahi ditu, baina uste du Gurutze Gorriarekin lortu duen akordioak artatutako pertsonen eta zerbitzu hori ematen dutenen segurtasuna hobeto berma dezakeela.

Era berean, boluntariotza-lan hori egin nahi duten herritarrei dei egiten die Gurutze Gorriarekin harremanetan jar daitezen 943176248 telefonoaren bidez edo helbide honetara bidalitako mezu elektroniko baten bidez: eibarermua.coronavirus@cruzroja.es