Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

75.000 euro Eibarko kirol klubentzat

75.000 euro Eibarko kirol klubentzat

Udaletxea.

2017/12/15

Diru-laguntzak jardueraren eta klubeko kideen kopuruaren arabera ematen dira. Hamahiru klub hauetako bakoitzak, gainera, Udalak ematen dion diru kopuru bera jasoko du Eibar Futbol Elkartearen aldetik.

Eibarko Udalak guztira 75.000 euro banatuko ditu diru-laguntzetan kirol-kluben artean, urtean zehar egiten dituzten jardueretan laguntzeko. Laguntzak jardueraren bolumenaren eta klubeko partaideen kopuruaren arabera ematen dira. Aurten, guztira hamahiru dira udal diru-laguntzen onuradunak.

Alberto Albistegui Kirol Zinegotzi Ordezkariaren hitzetan, “Kirolaren kultura gure ADNaren parte da.” Kirol eta jarduera fisikoa herritarren bizi-kalitatearen, garapenaren eta ongizatearen adierazpide dira. Horregatik, kirol-klubek eta -elkarteek gure laguntza ekonomiko eta logistikoa izaten jarraituko dute, eta horrek lagunduko die kirola sustatzen eta bultzatzen; batez ere, oinarrizko kirola, zeinak balio eta jarrera positiboak sustatzen dituen, azken finean, kirol-jardueraren bidez bizi osorako heziketa bat eskuratzen da-eta.

Jasoko duten zenbatekoaren arabera, diru kopuru handiena Eibar Eskubaloia Taldearentzat izango da, zeinari 15.249 euro emango zaizkion.  Klub honek talde asko ditu, bai mutilenak bai neskenak, eskubaloiaren kategoria ezberdinetan.  Antzeko kopurua, 15.134 euro, jasoko ditu Eibarko Klub Deportiboa, bazkide eta kirol jarduera ugari ditu-eta.

Laguntza gehien jasoko duen hirugarren kluba Eibar Rugby Taldea izango da, 12.094 eurorekin.  Eibarko Urbat Igeriketa klubak 6.828 euro jasoko ditu, eta Gimnasia Erritmikoko Ipurua Klubak 6.226 euro.  Kopuru gehien jasoko duen hurrengo kluba Urki Klub Deportiboa da 5.879 eurorekin.

Gainontzeko diru-laguntzak honako klub hauen artean banatuko dira: Kalamua Judo Kluba, 5.727 eurorekin; Eibartarrak Futbol Kluba, 2.769 eurorekin; Debabarrena Klub Deportiboa, 1.653 eurorekin; Asolaberri kluba, txirloena, 920 eurorekin; Triatloi Taldea, 859 eurorekin; Urki-Amaña Kluba, 759 eurorekin; eta CD KA 1173 Saskibaloia Eibar, 728 eurorekin.

Hamahiru klub horietako bakoitzak, gainera, Udalak ematen duen kopuru bera jasoko du Eibar Futbol Elkartearen eskutik, hala, bere garaian, Futbol Elkarteak herriko kirol-klubak diruz laguntzeko konpromisoa betez. Horrela, Eibarko klubek jasoko duten diru-laguntza guztira (Udalarena eta Eibar Futbol Elkartearena batuz) 150.000 eurokoa izango da aurten.