Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

64 pertsonak parte hartu dute abuztuan Eibarko eta Arrate inguruko historia eta interesguneak ezagutzeko egin diren bisita gidatuetan

Argazkia: Arrateko eliza eta ingurua airetik ikusita eta barren-barrenean Eibar. 1990 inguruko argazkia (Paisajes Españoles, Eibarko Udal Artxiboa).

Argazkia: Arrateko eliza eta ingurua airetik ikusita eta barren-barrenean Eibar. Eibarko Udal Artxiboa.

2021/09/17

Herrigunetik egindako ibilbideetan 49 pertsonak hartu dute parte eta Arrateko bisitetan 15ek. Antolatzaileek eta parte hartzaileek oso balorazio ona egin dute eta Udala aztertzen ari da esperientzia errepikatzeko aukera.

Guztira 64 pertsonak parte hartu dute Eibarko Udalak, Debegesarekin batera, abuztuan antolatutako bisita gidatuetan, herriaren eta Arrate inguruaren historia eta interesguneak balioan jartzeko.  Herrigunetik egindako bisitetan 49 pertsonak parte hartu dute eta Arratekoetan 15ek.

Esperientzia pilotu hau —Ekonomia Garapen, Enplegu eta Berrikuntza Sailak bultzatua— abuztuan egin da, udan herria bisitatzen duten pertsonei eskaintza turistiko bat ematearren.

‘Eibar, 100 urte’ izeneko eskaintzan ordubeteko bi bisita egin dira astean, astearte eta ostegunetan; guztira bederatzi bisita. 49 lagunek hartu dute parte.  Bisitarien adinari dagokionez, hiru pertsona 12 urtetik beherakoa izan dira, 35 lagun 12 eta 65 urte artekoak eta hamaika (11) 65 urtetik gorakoak. 27 emakume eta 22 gizon.

Bisitetan, ibilbide historiko bat egin da Eibarko kaleetatik, hasi tren geltokian eta Untzaga plazan amaituta. Gidariak Eibar duela 100 urte nolakoa zen ulertzeko irudiak erakusten zituen, eta herriaren garapen historikoa azaltzen, Eibarko industria edo II. Errepublikaren aldarrikapena azpimarratuz. Nerea Alustiza historialari eibartarrak egin ditu gida-lanak.

Arrateko bisitei dagokienez, bi orduko iraupena izan dute eta igandean egin dira; guztira lau izan dira.  Parte hartu duten 15 lagunetatik, hamaika (11) 12 eta 65 urte artekoak izan dira eta gainerako 4ak 65 urtetik gorakoak. Zortzi emakume eta zazpi gizon.

Bisitak bi zati izan ditu: Arrateko santutegia, non ermitak herriaren bizitza sozialean eta erlijiosoan izan duen papera aztertu den eta baita haren garrantzi artistikoa. Eta gero lubakien ingurua eta Gerra Zibilaren Frontearen Interpretazio Gunea, ulertzeko zer inpaktu izan zuen frontek hainbeste denbora bertan egon izana. Bisitaren argumentua Hemeroteca Eibarresa izeneko Elkarteak egin du —inguruko historian adituak—, eta gida-lanak Nerea Alustizak.

Bai antolatzaileek bai parte hartzaileek oso balantze positiboa egin dute; eta, hortaz, Udala aztertzen ari da etorkizunean esperientzia errepikatzeko aukera.