Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

45 urtetik gorakoentzako eta ahultasun-egoeran dauden emakumeentzako programa bat jarri du martxan Udalak

2018/10/23

Bi prestakuntza-programa dira 30 langaberi formazioa emango diotenak. Lizitazio-prozesu baten ondoren, Debegesak emango ditu ikastaroak; udal-inbertsioa 30.000 eurokoa da.

Datorren azaroaren 5ean, Eibarko Udalak bi prestakuntza-programa jarriko ditu martxan: bata 45 urtetik gorakoei zuzendua eta bestea ahultasun-egoeran dauden emakumeei zuzendua. Proiektu honen enpresa adjudikazioduna Debegesa izan da; programa bakoitzean 15 lagunek parte hartuko dute. Prestakuntza-plan hau Udaleko Garapen Ekonomiko, Enplegu eta Berrikuntza sailak abian jarritako beste batzuei gehitu behar zaie; inbertsioa 30.000 eurokoa izan da.

Programa hauetan parte hartzeko Eibarren erroldatuta egon behar da eta Lanbiden langabetu gisa inskribatuta egon. Bi kolektibo horiek luzaroko langabe bihurtzeko arrisku handiena dutenak dira.

45 urtetik gorakoentzako Planera jotzeko, bost urteko lan-esperientzia gutxienekoa izan beharko dute. Izen-emateko epea irekita dago eta urriaren 26ra arte luzatuko da; aurreikusita dago ikastaroa azaroaren 5ean hastea Debegesan.

Emakumeak programarako, ikasleen aukeraketa Orientazio Zerbitzuek, Gizarte Zerbitzuek, Berdintasun Sailak eta Debegesak egingo dute. Emakume langabeak Eibarko langabetuen % 57,5 dira eta hauxe da lan-merkatuan sartu eta lanean segitzeko zailtasuna handienak dituen kolektiboa, horregatik, Udalak programa espezifiko hau martxan jartzea erabaki du.

Luzaroko emakume langabetuak izan daitezke, emakume migratuak, bere kargu mendekotasuna duen pertsonaren bat duten emakumeak edo udal gizarte zerbitzuen erabiltzaileak. Aurreikusita dago programa azaroaren 5ean abiatzea Portalean.

Ikastaro bakoitzaren eduki espezifikoaz gain, programa biek honako gaiak landuko dituzte: trebetasun pertsonalak (komunikazioa, enpatia, erantzukizuna, elkartasuna), trebetasun profesionalak (talde-lana, arazoen konponketa), eta lana bilatzeko orientazioa; banakako saioak eta insertzio sozio-laboraleko prozesuan laguntzeko saioak egingo dira.  

Alberto Albistegui Garapen Ekonomiko, Enplegu eta Berrikuntzako zinegotziaren iritzian, “kontuan izanik Eibarko langabeziaren ezaugarriak eta kontziente izanik herriko langabezia-datuak hobetzeko premiaz, Eibarko Udalean helburu hori lortzeko programak sustatzen ari gara, lan-merkatuan txertatzeko zailtasun gehien duten kolektiboen artean; eta, zorionez, parte-hartzaile askok lortzen dute lana topatzea”.