Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

368.702 euro herriko taldeei, kultura, kirol, jai eta euskara arloko jarduerak diruz laguntzeko

368.702 euro herriko taldeei, kultura, kirol, jai eta euskara arloko jarduerak diruz laguntzeko

Diru-laguntza izendunen hitzarmenak sinatzeko ekitaldiko irudia.

2018/05/25

Hainbat taldek hartu zuten parte Udaletxean, alkatearekin batera, hitzarmenak sinatzeko ekitaldian.

Eibarko Udalak, aurten, 368.702 euro emango ditu hirian antolatzen diren 53 kultura, kirol eta euskara arloko jarduerak diruz laguntzeko. Horretarako, hitzarmenak izenpetu ditu herriko 40 elkarterekin. Diru-laguntza izendunen hitzarmenak sinatzeko ekitaldia Udaletxean egin zen atzo arratsaldean eta Miguel de los Toyos alkatea eta taldeetako ordezkariak izan ziren bertan. Udalak urtero izenpetzen ditu horrelako hitzarmenak elkarteek aurkezten dituzten jardueren proposamenen arabera.

Diru-laguntza izendunei dagokienez, kultura-jarduerak egiteko hamaika talde izan dira laguntzak jasoko dituztenak, eta diru-kopurua 55.439 eurokoa da. Klub Deportiboari 27.850 euro emango zaizkio, Ikasteni 7.017 euro, Sostoa Abesbatzari 6.140, Eibarko Artisten Elkarteari eta Eibart-i bakoitzari 2.970, Arrate Kultur Elkarteari 2.475, Revista Eibarri 1.350, Asociación Musical Joven Eibarresari 1.238, Arrate Filatelia Elkarteari 1.240, Armeria Eskolako Ikasle Ohiei 1.188 eta Plano Corto elkarteari 1.000 euro.

Kirol-taldeentzat, diru-laguntzak 117.423 eurokoak izan dira hamabost kolektiborentzat, 24 programa eta txapelketa antolatzeagatik. Klubei 85.000 euroko diru-laguntza ematen zaie taldeen jarduerarako, eta gainerakoa txapelketak antolatzeko da. Diruz lagunduko diren klubak hauexek dira: Eibarko Txirrindulari Elkartea, Club Deportivo Urki, Eibartarrak, Eibarko Urbat Igeriketa, Igerixa, Eibar Eskubaloia, Club Deportivo de Fútbol Unbe, Club Karate Urki-Amaña, CDKA1173 Saskibaloia, Eibar Rugby Taldea, Asola Berri, CD Debabarrena, Club de Judo Kalamua, Gimnasia Rítmica Ipurua eta Eibar Triatloi Taldea.

Euskara sustatzeko jardueretarako, Udalak izenpetutako hitzarmenen diru-kopurua 157.470 euro dira. Eta Kitto Euskara Elkarteak 129.449 euro jasoko ditu, Euskaraz Koop-ek 24.900 euro, Deba Beheko Bertso Eskolak 1.735 eta Badiharduguk 1.386 euro.

Udalak, halaber, jaiak antolatzeko hainbat talderi ematen die laguntza, hala nola Galiziako Etxeari 5.544 euro, Kantabriako Etxeari 600, eta Lanbretta Klubari 1.518 euro.  Auzoko jai-batzordeekin ere lankidetzan aritzen da Udala.  Hain zuzen, Amañako jaietarako 9.631 euro dira, Urkirako 6.255, San Kristobalerako 4.361, Legarrerako 1.100, Santa Kurutzerako 2.882, Aginarako 2.289, Azitainerako 1.460 eta Wenceslao Orbearako 2.738 euro.  Jaietarako diru-laguntzen zenbateko osoa 38.371 eurokoa da.  

Eta horri guztiari gehitu behar zaio urtero Udalak GKEei eta beste elkarte batzuei emandako diru-laguntzak, esparru sozialeko ekintzak antolatzeko, Gizartekintzako sailaren bidez bideratzen direnak, eta baita ekintza horiek antolatzeko materiala lagatzea ere (mahaiak, aulkiak, oholtzak...).