Eibarko Udala
Aparkalekua Ubitxa

Ubitxan aparkaleku berri bat egiteko proiektuaren idazketa 2025ean aterako da lizitaziora

2024/12/26
Artxiboko argazkia.
Artxiboko argazkia.
100 plaza baino gehiagorekin, aparkalekuak auzoan dauden arazoak arintzea du xede, bereziki Urki eta Ubitxa inguruan.

Eibarko Udalak iragarri du 2025ean zehar lizitaziora aterako dela Ubitxan aparkaleku bat eraikitzeko proiektuaren idazketa. Aparkaleku berriak 100 plaza baino gehiagoko edukiera izango du, eta haren helburua da aparkatzeko zailtasunak arintzea, bereziki Urki aldean, non betidanik izan duten arazoa handia aparkalekuekin, eremuaren konplexutasun geografikoa dela eta.

Proiektua idazteko kontratua 25.000 eurotan lizitatuko da, eta esleitu ondoren, obra gauzatzeko beharrezkoak diren alderdi teknikoak eta egiturazkoak zehaztuko dira. Aparkaleku honek erantzuna eman nahi dio plazak sortzeko premiari inguru batean non zailtasun orografikoek mugikortasuna eta aparkatzea are gehiago zailtzen dituzten.

Jon Iraola alkateak adierazi duenez, Udalak badaki zer zailtasun dituzten Ubitxako, Urkiko eta San Kristobaleko auzotarrek, batez ere Urki bezalako eremuetan, plaza eskasia etengabeko erronka baita.
“Egitasmo hau lehentasuna da auzoko herritarren bizi-kalitatea hobetzeko. Badakigu aparkalekua arazo garrantzitsua dela, batez ere Urkin. Beraz, azpiegitura berri honek presio hori arintzen eta auzoko mugikortasuna hobetzen lagunduko du", adierazi zuen Iraolak.

Proiektua idazteko lizitazioarekin, Udalak berretsi egiten du bere konpromisoa auzoetako azpiegitura eta bizi-kalitatea hobetzeko, eta konponbide eraginkorrak bilatzeko aparkatzeko arazoetarako.

Era berean, alkateak adierazi duenez, “proiektu honekin auzo-bileretan gehien errepikatu den eskabide bati erantzun nahi diogu; bizilagunek behin eta berriz adierazi baitigute aparkaleku-plaza gehiago behar direla.”