Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2,3 milioi euroko diru-laguntza jasoko du udalak Txonta auzoko hiri izaerako berroneratzea egiteko

2,3 milioi euroko diru-laguntza jasoko du udalak Txonta auzoko hiri izaerako berroneratzea egiteko

Txonta auzoa.

2017/11/28

Helburua da eraikinen mantentze- eta kontserbazio-lan egokiak integratzea Europar Batasunaren Horizon 2020 programan ezarritako efizientzia energetikoko eta irisgarritasuneko eskakizunekin.

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak erabaki du, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak proposatuta, diru-laguntza zuzen bat 2,3 milioi euroan ematea Eibarko Udalari Txonta auzoan hiri-berroneratzeko proiektuari ekiteko.

Esku-hartze pilotu hori Sailak sustatzen duen eta Gobernu Programan jasotzen den birgaitzeko, birsortzeko eta berritzeko politika berriaren garapenean kokatzen da, Gipuzkoako hiri eta herrietako auzo eta arlo suntsituak suspertzeko. Txonta, Donostiako Txomin Enearekin eta Vitoria-Gasteizko Koroatzearen auzoekin batera, eraikinen mantentze- eta kontserbazio-lan egokiak jaso nahi dituen politika honen lehen adibide da, Europar Batasunaren Horizon 2020 programan ezarritako efizientzia energetikoko eta irisgarritasuneko eskakizunekin.

Esparru horretan, Eibarko Udalari aurreko lerroetan aipatutako zuzeneko diru-laguntza eman zaio, Txonta birsortzeko, oso suntsituta dagoen hirigunea, auzo ahulen inbentarioan “ahultasun-maila oso handiko egoera”n sailkatzen dena.  Elkarrekin esku hartuz, Txonta “Ekoauzo” izenez ezagutzen denaren adibide izatea nahi da; horretarako, eraikin zaharrak birgaitu egingo dira, efizientzia energetikoko eta irisgarritasuneko irizpideekin; etxebizitza babestuak eta oin berriko zuzkidura-bizitokiak eraikiko dira; gizarte- eta ingurumen arloetan hiri-berroneratzea egingo da, jasangarria, ikuspegi integralarekin; eta auzotarrek auzoan hartuko dute parte.

Programa pilotu honen lehen fasea Txonta kaleko 17 ataritako 221 etxebizitzatan (02, 03, 05, 15, 17, 25, 27, 29, 36, 38, 40, 42, 44, 46, 48, 50 eta 52 zenbakietan) oinarrituko da; horiek oinarrizko birgaitze energetikorako jarduketa garrantzitsuak behar dituzte. Diru-laguntzaren helburua, halaber, “auzoko bulegoa” sortzea da, esku hartzeko plangintzari eta auzotarrekiko solasaldiari  bide emateko, bai eta tokiko prestakuntza- eta enplegu-plana, mugikortasun jasangarriaren hobekuntza eta IKT teknologiak integratzea eta garapena ere.