100.000 euro baino gehiago adjudikatu ditu Udalak eskolen hobekuntzarako obretan
Eibarko Udalak hainbat hobekuntza-lan esleitu ditu Urkizu, San Andres eta Amaña ikastetxeetarako, eskola horietan irisgarritasuna eta erosotasuna hobetzeko gurasoek egindako eskaerei erantzunez.
Lan hauek —zeinek Eusko Jaurlaritzaren % 60ko dirulaguntza duten Udalaguntza 2023 programaren barruan— herriko eskolen azpiegiturak hobetzeko Udalak egiten diharduen etengabeko ahaleginaren adibide dira.
Urkizu ikastetxean, kortxozko zoladura jarri zen terrazan. Lanak K1 EKOPASAIA, SLL enpresari esleitu zitzaizkion 30.493,45 euroko balioarekin. Horrez gain, komun bat egokitu zen bigarren solairuan (Probiak Proyectos y Obras, SLri esleitutako obra, 13.138,87 euro). San Andres ikastetxean, terraza konpondu eta ikasgelen arteko lotura egin zen (25.611,97 euro), eta gimnasioko aldageletako ateak aldatu ziren. Lan biak Probiak Proyectos y Obras, SL enpresari esleitu zitzaizkion, 5.924,16 euroren truke.
Azkenik, Amañako ikastetxean ateak egin ziren ikasgelen arteko lotura hobetzeko. Proiektu hau ere Probiak Proyectos y Obras, SL enpresari esleitu zitzaion, 27.830,85 euroko aurrekontuarekin.
Jon Iraola Eibarko alkatea pozik agertu da, eta zera adierazi du: “Eibarko Udalak familien beharrak entzun eta haiei erantzuteko konpromisoa hartu zuen, ulertzen dugulako gure haurrentzat kalitatezko hezkuntza-gune irisgarri eta erosoak izatearen garrantzia”.
Azkenik, eskerrak eman dizkio Eusko Jaurlaritzari laguntzagatik, eta adierazi du Udalak lanean jarraituko duela Eibarko eskolek ikaskuntzarako ingurune seguru eta egokia eskaintzen dutela bermatzeko.