Eibarko Udala

2025eko Arrateko jaietan kalean saltzeko eskaera egin duten onartuen,baztertuen eta epez kanpoko behin-behineko zerrendak argitaratu dira

2025/06/19
2025eko Arrateko jaietan postu bat jartzeko behin behineko zerrendak

Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, interesdunek uztailaren 7a arte dute eskatutako dokumentazioa aurkezteko.

Epea amaitu eta dokumentazioa aztertu ondoren, onartutakoen eta bazter utzitakoen behin betiko zerrenda argitaratuko da.

Onartuen behin betiko zerrendako interesdun bakoitzari zenbaki bat esleituko zaio Arrate 2025 postuen zozketarako.

Onartuen behin-behineko zerrenda, baztertuen behin-behineko zerrenda eta epez kanpo aurkezteagatik baztertutakoena kontsultatzeko, SAKATU HEMEN.