Eibarko Udala
jaiak

Sanjuanetan tren-zerbitzu gehiago egongo dira, alkatearen eskariari erantzunez

2025/06/18
Euskotren.

Garraio publiko gehiago egongo dira ekainaren 20an, 21ean eta 23an.

Jon Iraola Eibarko alkateak EuskoTreni eskabide formal bat igorri ondoren, egiaztatu da ekainaren 20an, 21ean eta 23an errefortzu-zerbitzu berezi bat egongo dela sanjuanetako joan-etorriak errazteko.

Hartutako neurrien artean, Ermua-Deba tartean tren gehigarriak jarriko dira; izan ere, tren-zerbitzu hori eskualdeko konexio-bide nagusia da, eta, errefortzu honi esker, jendea jaietara etorri ahal izango da, ibilgailu pribaturik erabili beharrik gabe.

“Gure helburua da sanjuanak intentsitatez bizi izatea, baina  baita erantzukizunez ere. Horregatik eskatu ditugu errefortzu hauek, eta eskertu egiten dugu eskabideari erantzun izana. Gonbit egiten diegu inguruko guztiei Eibarrera etortzera, baina betiere garraio publikoa erabiliz”, adierazi du Jon Iraola alkateak.

Alberto de la Hoz Trafiko eta Mugikortasun zinegotziak gogorarazi duenez, "garraio publikoa da, beste behin ere, egun hauetan Eibarrera modu seguru eta iraunkorrean hurbiltzeko aukerarik onena. Espero dugu egun hauetan Eibarrera joaten diren pertsona guztiek jaiaz gozatzea eta zerbitzu zabaldu hau erabiliz etxera itzuli ahal izatea”.

Patxi Lejardi Jaietako zinegotziak ere eskertu egin du neurria, eta egun hauetarako aurreikusitako giroa azpimarratu du: "Kontzertuak eta publiko guztietarako ekitaldiak izango ditugu.  Mundu guztiak ondo pasatzea nahi dugu, eta garraioaren errefortzuak erraztu egingo du jendea lasai ibiltzea”.

Udalak bizilagunak, bisitariak eta koadrilak garraio publikoa erabiltzera animatzen ditu, bereziki tren gehigarriak aprobetxatuz; horrela, jende-pilaketak saihestu eta esperientzia seguruagoa bermatuko da.