Zerbitzuak eta zereginak

Aktak eta bilkurak:

  • Gobernu Batzorderako, Udalaren osoko bilkuretarako eta Erakunde, Lurralde eta Lege gaietarako lan batzorderako deialdiak egitea.
  • Bilkuretara joatea eta bilkura horien aktak egitea.
  • Erabakiak bideratzea eta jakinaraztea.
  • Alkatetzaren dekretuak eta eskuordetutako ebazpenak jasotzea, aztertzea eta izenpetzera eramatea.
  • Erabakiak, dekretuak eta ebazpenak Udalbatzarraren eta Tokiko Gobernu Batzarraren akta-liburuetan eta Dekretu eta Ebazpenen liburuan jasotzea.

Biztanleen udal errolda

  • Altak, bajak eta helbide-aldaketak tramitatzea.
  • Errolda-iraungitzeko espedienteak tramitatzea atzerritarrentzat.
  • Errolda-ziurtagiriak egitea.

Kale-izendegia

  • Kale-izendegiari buruzko ziurtagiriak egitea.
  • Eraikin berriei zenbakiak ematea.

Sarrera eta Irteera Erregistroa

  • Erakundeetatik jasotako agiriak Sarrera Erregistroan erregistratzea.
  • Sarrerak eta irteerak erregistratzeko liburuak kontrolatzea eta taxutzea.

Ediktuen taula

  • Argitaratzeko jasotako iragarkiak ediktuen taulan ateratzeko lana kudeatzea.
  • Taulan derrigorrean argitaratu behar diren Udalaren beraren iragarkiak kaleratzea.

Laugarren kategoriako arma-txartela (karabinak)

  • Baimen-eskaerak kudeatzea.

Ondare-erantzukizuneko espedienteak

  • Espedienteak ebazpen-proposamena arte tramitatzea.

Udalerriaren Onerako Elkarteen Erregistroa

  • Erregistroa kudeatzea.

Ezkontza zibilak

  • Udaletxean egiten diren ezkontza zibilen aktak egitea epaitegiak bidalitako ezkontza-espedienteetan oinarrituta (Alkatetzarekin elkarlanean).

Fede publikoa

  • Agerraldien fede publikoa ematea (adingabeentzako baimenak, bizi-ziurtagiriak, eta abar).

Ondasunak eta ondarea

  • Ondareko ondasun higiezinen altak eta bajak eta haien sailkapena kontrolatzea.
  • Urtero egitea Udal Ondasunen Inbentarioa Kontu-hartzailetzaren laguntzarekin.
  • Ondasun higiezinen salerosketa-espedienteak tramitatzea.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoak

  • Bidali beharreko espedienteak prestatzea, bertaratzeak, abokatuak izendatzea…

Hitzarmen administratiboen artxiboa

Aholkularitza juridikoa

  • Arauzko txostenak egitea espedienteen legezkotasunari buruz.
  • Gobernu-organoei, zinegotziei eta udal teknikariei ahoz zein idatziz aholku ematea.

Zinegotzien jarduera eta ondasunak deklaratzea

Hauteskundeak

  • Hauteskundeetako erroldari buruzko erreklamazioak tramitatzea.
  • Hauteskundeetako mahaien osaketa kudeatzea.
  • Hauteslekuak prestatzea Zerbitzu Arloaren laguntzarekin.
  • Botazio egunean hauteskundeetako mahaietako kideei laguntzea (zeregin horiek Hauteskunde Batzordearen zuzeneko aginduei jarraituz betetzen ditugu).

Itzulpenak eta interpretazioa

  • Erabaki eta agiri ofizialak itzultzea.
  • Udalbatzarraren eta Gobernu Batzarraren aktak itzultzea.
  • Fundazioen araudiak eta askotariko agiriak itzultzea.
  • Komunikazio-egintzak prestatzea eta itzultzea.
  • Udalaren osoko bilkuretan interpretazio-lana edo aldi bereko itzulpena egitea.
  • Beste dokumentu mota batzuk itzultzea.

Udal Artxiboa

  • Dokumentuak jasotzea: katalogatzea, deskribatzea, sailkatzea eta erregistratzea.
  • Dokumentuak xahutzea eta ezabatzea.
  • Dokumentazio-eskaerei erantzutea eta artxibora itzul daitezen arduratzea.
  • Dokumentuen egoera, ordena eta kontserbazioa zaintzea.
  • Artxibora kontsultak egitera doazenei eta ikertzaileei erantzutea; dagoen dokumentazioari buruzko informazioa eskaintzea eta bila dabiltzana eskuratzen laguntzea.
  • Dokumentuak artxibora eramatea.
  • Udal zerbitzuei aholku ematea eta dokumentuak bilatzea.
  • Dokumentuak mailegatzea.
  • Partikularren dohaintzen funtsa kudeatzea.
  • Dokumentuak zaharberritzea eta digitalizatzea.