XI. Juan San Martin beka 2013

2013/04/22
Aurten landuko den ikerketa esparrua KAZETARITZA da. Bekarako proposamenak egiteko epea 2013ko irailaren 2an hasiko da eta urriaren 11n bukatuko da. Beka 9.000€koa da.

Eibarko Udalak Udako Euskal Unibertsitatearen (UEU) laguntzarekin euskarazko ikerketa sustatzeko eta Juan San Martin eibartar, euskalari eta ikertzailea omentzeko, bere izena duen ikerketa-bekarako deialdia kaleratu du.

Bekaren ezaugarriak:

  • Proiektua, azterlana eta memoria euskaraz burutuko dira.
  • Bekaren iraupena gehienez 18 hilabetekoa izango da.
  • Bekaren zenbatekoa 9.000 eurokoa izango da.
  • Ikerketa-lanak originala eta argitaratu gabea izan behar du

 

Eskatzaileak:

  • Beka norbanakoek nahiz horretarako osatutako lantaldeek jaso ahal izango dute.
  • Beka jaso ahal izateko ezibestekoa da diplomatua, maila horretako tituloduna edo goi mailako tituloduna izatea.
  • Eskatzaileek EGA edo baliokide den titulua edo ziurtagiria izan behar dute.

 

Eskaerak egiteko epea eta lekua:

  • PEGORAn (Herritarren Zerbitzurako Bulegoan) 2013ko irailaren 2tik urriaren 11ra bitartean.


Deialdi honetan parte hartzeak erantsita dauden oinarriak onartzea dakar.