Urrian "Aurreiritzi eta estereotipoak desegiten" II Jaurdunaldiak

2014/10/01
Urrian zehar Portalean eta Udaletxean ospatuko diren II Jaurdunaldi hauek Eibarko Udaleko Immigrazio Alorrak antolatu ditu.

"Aurreiritzi eta estereotipoak desegiten" II Jaurdunaldiak urrian zehar ospatuko dira. Gainera, aldi berean, Untzaga Jubilatu Etxeko erakusketa aretoan "Zurrumurruak desegiten" erakusketa ikusteko aukera egongo da. Programazioa ondokoa da:

- Urriak 6, astelehena, 18,30etan, Portaleako areto nagusian:

ETORKIN ATZERRITARREN BILAKAERA EIBARREN - Gorka Errasti (Eibarko Udaleko Immigrazio Teknikaria)

EIBARKO UDALEKO IMMIGRAZIO ALORRA

MIGRAZIO-ESPERIENTZIAK: 3 GARAI, 3 TESTIGANTZA

- Urriak 14, asteartea, 18,30etan, Portaleako areto nagusian:

IMMIGRAZIOA: ESTEREOTIPOTIK XENOFOBIARA - Pepe Oleaga (Soziologoa. UPV-EHU)

- Urriak 22, asteazkena, 18,30etan, Portaleako areto nagusian:

AURREIRITZIAK, BAZTERTZEA, ARRAZAKERIA ETA MUTURREKO EUSKUINAK - Agustín Unzurrunzaga (SOS Arrazakeria)

- Urriak 29, asteazkena, 18.30etan, Udaletxeko barruko patioan:

SOLASALDIA: HITZEGIN DEZAGUN IMMIGRAZIOAZ - SOS Arrazakeria, Immigrazio Teknikaria, Moderatzailea: Silbia Hernandez (Eta Kitto)

- Urriak 6tik 29ra, Untzaga Jubilatu Etxeko erakusketa aretoan (astelehenetik ostiralera 19,15etatik 21,15era, larunbat eta igandetan 12,00etatik 14,00etara):

"ZURRUMURRUAK DESEGITEN" ERAKUSKETA

Ekintza guztiek sarrera librea dute eta hiritar ororentzat zuzenduta daude.

Urrian "Aurreiritzi eta estereotipoak desegiten" II Jaurdunaldiak

triptikoa