Euskal Herriko Itzulia dela eta, hainbat lekutan aparkatzea debekatuko da eta hiriko kale ugari itxita egongo dira ostiral eta larunbatean
Datorren ostiralean, hilak 8, Euskal Herriko Itzuliko 5. etapa jokatuko da Arraten, eta hainbat lekutan aparkatzea debekatuko da. Hurrengo egunean, larunbatean, apirilak 9, azken etapa jokatuko da, eta hori dela-eta, Eibarko kale asko trafikorako itxi egingo dira erlojupekoa irauten duen bitartean.
Euskal Herriko Itzulia dela eta, Eibarko hainbat tokitan ez da aparkatzerik izango datorren ostiralean, apirilak 8, eta hiriko kale ugari trafikorako itxita egongo dira larunbatean, hilak 9. Ostiralean, Euskal Herriko Itzuliaren 5. etapa Arraten amaituko da. Hori dela-eta toki hauetan ez da aparkatzerik izango: Legarre eta Arrate Bide kaleetan; Ego-Gain; Untzaga plazan, 11. zenbakiaren parean (Pegora aurrean). Arratsaldean ezingo da aparkatu Azitaingo Poligonoan, taldeen autobusak aparkatu behar baitute.
Lasterketa hiru aldiz igaroko da Eibartik. Lehenengo aldiz arratsaldeko ordu bi eta erdiak aldera, Azitainetik sartuko da, eta Untzagan bira eman ondoren, Elgetarantz abiatuko da. Bigarrenean, arratsaldeko laurak eta bost aldera, Azitainen saihesbidea hartuko du, eta Matsarian irten ostean, txirrindulariek Usartzako gaina igoko dute. Hirugarrenean, arratsaldeko bostak laurden gutxitan, Azitainetik sartuko dira eta, herria zeharkatu ostean, helmugarantz, Arraterantz, joango dira.
Larunbatean, hilak 9, azkenengo etapa
Larunbatean, hilak 9, azkenengo etapa jokatuko da. 16,5 kilometroko erlojupekoa izango da. Txirrindulariak Urkizu Pasealekutik abiatuko dira, Azitainetik Arrate igoko dute eta, Eibarrera jaitsi ostean, Ziriako Agirre eta Karlos Elgezua kaleetatik saihesbidea hartuko dute. Estaziñotik irtengo dira, eta hemendik helmugara joango dira, Toribio Etxebarria kalera. Erdigunea eguerdiko hamabietan egingo da oinezkoentzat, eta ibilgailuak ordu horretarako kendu beharko dira. Ondorengo tokietan ere ez da aparkatzerik izango: Urkizu Pasealekuan alde bietan; Karmen kalean, 1. Zenbakiaren parean (Fausto tabernaren aurrean); Barakaldo kalea 1-7; Txonta kalea 1-4-6-8 eta 14tik 22ra; Bittor Sarasketa, “Fiat” egon zen tokitik Matsariraino (Poligono guztia barne); Karlos Elgezua, 6. zenbakitik saihesbideraino (igotzen eskumako aldea); Errebal 5 (karga eta deskarga egiteko gunea); Julian Etxeberria 5-7 eta 2-4-6.
Lasterketa jokatzen den bitartean trafikoarentzat itxita egongo diren kaleak, 13:00etatik 18:00etara, honako hauek dira: Abontza-bide, Aldatze, Amaña, Arane, Ardantza, Arikitxaneko zubia, Arragueta, Arrate-bide, Asua-Erreka, Azitain-bide, Barakaldo, Barrena, Barrenengua, Bidebarrieta, Bittor Sarasketa, Blas Etxeberria, Eguzki-begi, Errebal, Estaziño, Fermin Calbetón, Gisastu-bide, Ibargain, Ibarkurutze plaza, Iparragirre, Jardiñeta, Julian Etxeberria, Karlos Elgezua, Karmen, Legarre, Legarre-gain, Matxaria, Mekola, Merkatu, Miraflore, Murrategi, Muzategi, Pagaegi, Paseo de Galicia, Plaza Barria, San Agustin zeharra, San Juan, Saratsuegi, Tiburzio Anitua 1-3, Toribio Etxebarria, Txonta, Urkizu pasealekua, Urtzaile, Wenceslao Orbea, Ziriako Agirre, Zuloagas-tarren. Ordu horietan saihesbidea eta Azitaingo industrialdea itxita egongo dira.